28

Ots / 2013

Zure pribatutasuna babestu

Autorea: arantza

Libro Dieta digital Jordi RomanachGaur egun, badago idazle, pentsalari, kazetari…zenbait liburuzain ere, teknologia
berrien aldekoak direnak, baina era berean, hauen erabilera txarrari buruzko hausnarketa egitea edo arreta piztea gura dutenak. Pantailarekiko menpekotasunez ohartarazi nahi gaituzte. Pribatutasuna zaintzeko beharrez erne egoteko esaten digute.
Hor ditugu hor, sare sozialen guruak gure pribatutasuna xurgatzeko prest.

Ez gaitezen xinpleak izan,  esan bezala, ohar hauek ez dagozkigu teknologia berrien aurka dagoen jendearengandik, ez, baizik eta gizarte digitalak dakarren aldaketa handiaz pentsaraztera bideratu nahi gaituen jendearengandik. Pentsalari hauek bizitzeko eraz, elkarbizitzaz, gizakien arteko komunikazioaz hausnartzen dira.
Horregatik, nire ustez, kontuan hartu behar ditugu, irakurri behar ditugu.

Egun, Interneten, guruek izen-abizen ezagunak dituzte: Mark Zuckbergerg (Facebook), Sean Parker (Napster), Andrew Mason (Groupon), Dick Costolo (Feeburner), Reid Hoffman (Linkedin), Ben Silbermann (Pinterest), Sergey Brin (Google) o Larry Page  (Google); eta, nola ez sendu berria dugun Steve Jobs (Apple). Bada, hauek guztiek ederki asko babesten dute haien pribatutasuna, antza. Adibidez, 14.000.000 lagun dituen Zuckbergergek ez zuen bere ezkontzaren berririk eman;  eta ospetsua da bere esaldi hau: “ Pribatutasuna zaharkiturik dago”.

DIETA DIGITALA

Aurreko post batean Lanieren artalde digitalari buruz aritu nitzaizuen. Oraingo honetan, informazio zientziatan lizentziatua den Jordi Romañach-en ” Dieta digitala” aholkatzen dizuet. Autoreak pribatutasuna gordetzeko beharra aldarrikatzen du. Guruak ez direla diruditena dio; eta bizitza birtualak ez duela bizitza erreala ordezkatu behar.

Liburu honek esnarazi nahi gaitu: ohartarazi: zertarako erabiltzen ditugu pantailak?
Zertarako umeek sare sozialak. Mugikorrak itzaltzen dituzu bileretan? Ala jende artean ere, kafea hartzen, mugikorrean idazten aritzen den gaizki hezitutako horietakoa bihurtu zara?

AIPU INTERESGARRIAK

Liburu honetatik hainbat aipu aukeratu ditut: Umberto Ecok esan zuen : Internetekiko itsukeriak monstruoak sortzen ditu. (29.0rr)

Banakakoaren informazioa XXI.mendeko lehengai nagusia da; eta, sare sozialen jabeen
apetarik garrantzitsuenetarikoa hura eskuratzea. (36 orr. )Nerabeek ez dute hori sinistu
nahi.

Etorkizunean luxu hutsa izango da pribatutasuna. (99. orr)

Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta bakartiago ote gaude? Beste era batera
esanda: konexio handiagok zoriontasun txikiago dakar?  (121. orr.)

Helburua ez da sare sozialei uko egitea; dagoeneko hemen ditugu. Baina, urruntasunak , nolabaiteko dietak ez, ligukela kalterik egingo esan nahi digute.

Liburuzain gisa badugu zer egiterik. Guraso eta umeei sare sozialak egoki erabiltzen irakas diezaiekegu. Liburutegietan Internet eskaintzen hasi ginenean 1999.urtea zen, gurasoei banatu genizkien informazio orri batzuk, zenbait aholku emanez: beti semealabekin egoteko sarean sartzean, datu pertsonalik ez emateko inoiz… etab.
Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagotzat jotzen dut liburutegietan umeei sareen erabilerari buruzko aholkuak ematea. Gure eginkizuna da ere, gurasoak formatzea. Ondo informatuak egon behar dute, adi egoteko arriskuen aurrean eta bere umeei laguntzeko eta aholkatzeko.

Aholku hauek guztiak oinarrizkoak dira, eta begibistakoak batzuentzat. Baina, taldeak presio handia egiten du, eta ez dizkie gauzak errazten beste era batera hezitu nahi duten gurasoei.

Aholkuak : umeak dituzuen helduentzat.

Lagundu eta bideratu zure seme-alabak sarean dabiltzanean, oso medio egokia izan baitaiteke giza baloreak ikasteko.

Ez baimendu sarrera Facebooken 13 urte bete aurretik. Ez dira modernoagoak edo “enrrollatuagoak” baimena ematen dutenak.

Ez eskegi zure seme-alaben argazkirik, ezta haietaz hitz egin ere, zeure kontu pribatuetan. Egunen batean damu zaitezke.

Ez ahaztu ez dela ezinbestekoa seme-alabei oparitzea tablet-ak bost urte bete aurretik; ezta mugikorrak hamabi urte baino lehen; edota bideojoku eta kontsolak katuka dabiltzanean.

Egia esan, Jordi Romanach bezalako autoreek ez naute ni limurtu behar, ezta nire belaunaldia ere. Jaiotzez digitalak direnek erabaki beharko dute ea benetan pribatutasuna zaharkitua deritzoten, ala ez.

2 comments

  1. Hola Arantza. Está estupendo que plantees la privacidad como algo que tenemos que tener muy en cuenta. También me han gustado mucho las citas que has seleccionado de Umberto Eco. Cuando habla de la información personal como materia prima me he sentido extraña porque creo que es una forma novedosa, al menos para mí, de ver las redes sociales. Mi hija de 16 años ha visto un artículo que tenía yo abierto en el ordenador y se lo ha comentado a sus amigos a través de la red porque le ha parecido interesante. Tengo que preguntarle si después hablan sobre ello. Ya te contaré. Bss

    • Hola Itxaso:
      Los jóvenes no se dan cuenta de que el tema de la privacidad es negocio. De hecho se está debatiendo en el Parlamento Europeo la nueva ley de privacidad de la UE y los colosos de la Red presionan mucho.
      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude