31

Urr / 2013

Nola agertzen gara sare sozialetan?

Autorea: arantza

Javier Leiva en San SebastiánLiburutegiaren eguna ospatu berria dugu. Aurten zenbait elkarrizketa antolatu dugu, gaia zelarik: “Liburutegi publikoak: ondarera sarbidea” .

Hilaren 22an mahai inguru bat egin zen Euskal Herriko liburutegi digitalei buruz. Beste post batean jardungo dut horretaz. 24an, Asun Balzolaren munduari buruz aritu ginen, bere ondarea, bere ilustrazioak gordetzen ditugu gure Haur Liburutegi Nagusian.

Koldo Mitxelena, Tabakalera eta Udal liburutegien arteko elkarlana oso positiboa izan delakoan gaude. Bizikidetza bide berri on bati ekin diogu.
Halere, oraingo honetan nire asmoa Javier Leivaz hitz egitea da. Donostian egon da, urriaren 23an eta beti da aberrasgarria berari zuzenean entzutea, ez era birtualean. On line-eko gure famaz edo erreputazioaz mintzatzeko eskatu genion; hau da, nola agertzen gara sare sozialetan? Ze irudi ematen dugu?

On line ospearen kudeaketa” bere liburua abiapuntutzat hartuta, Javierrek hausnarketarako bidea ireki zigun: Nolakoa da gure irudia sarean? Nola kudeatu beharko genuke?

Hitzaldiaren lehenengo atalean sarean gutako bakoitzaren zenbat datu eta informazio dagoen gogorarazi zigun. Benetan ez omen garen jabetzen horretaz. Sarean esaten duguna, sarean jartzen ditugun argazkiak, gure bizimodua agerian uzten dute. Interpretagarriak diren datu ugari daude sarean. Adibide bezala bideo hau proposatu zigun ” Historiako aztirik hoberena”

Gutaz diotena ona edo txarra izango da, baina garrantzitsuena omen da argi izatea guk geuk igorri nahi dugun irudia. Probokatzaileak bagara, horren jakitun izan behar dugu.

Ez du axola enpresa handia, zuzendari edo liburuzain garen. Inportanteeena da erabakitzea zer nahi dugun islatu, zer etekin atera nahi dugun, eta azkenik ebaluatu eta neurtu. On line daukagun famak kezkatu behar gaitu, gure aurkezpen txartela da. Gure paperezko aurkezpen txartelen diseinua zaintzen bagenuen, era berean arreta berezia eskaini behar diogu sarean ematen dugun irudiari.
Javier Leivak gure estrategia prestatzen erakusten digu, eta baita gutaz sarean esaten dena entzuten ere.

Arlo pertsonalean oso inportantea da gure irudia sarean gure lan aukerak direla eta. Gazteek kontuan izan beharko lukete, lan bila hasten direnean, enpresetako kontratatzaileek sarea arakatuko dutela informazio bila. Ez dute bakarrik begiratuko nolakoak garen gu, baita zein diren gure lagunak ere.

Javierren hitzaldia streaming bidez Tabakalerako kanalean  eman zen, eta laster denen eskura izango da.

Post laburra dut gaurkoa, baina kale egitea baino hobe deritzot. Javierrek zioenez oso inportantea da irmotasuna edukiak sortzerakoan.

One thought

  1. Muchas gracias por el post, por la invitación, por la compañía y por todo. Estuve muy a gusto, como siempre que visito Donostia. Ya esperando a la próxima oportunidad. ¡Gracias por todo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude