29

Urt / 2014

Euskadiko artxibo eta liburutegiak. Elkarlanean jardungo dugu?

Autorea: arantza

Uniendo fuerzas, archivos y bibliotecasLankidetza hitzak berak mesfidantza sortzen didan arren, “Indarrak batzen. Artxibo eta liburutegiak elkarlanean herritarren zerbitzura “ izeneko jardunaldi batean parte hartuz hasi dut nire lan-urtea. Bilbon burutu da, urtarrilaren 15ean, Euskadiko artxibozain, dokumentalista eta liburuzainen Elkarteak antolatua.

Uniendo fuerzas, archivos, bibliotecas y museosHelburua zen, gizartearen eta hiritarren beharrei erantzunez, ekonomikoki sustengarria den zenbait lankidetza ereduri buruz  hausnarketa egitea. Helburu  handinahiki deritzot, kontuan hartzen badugu, Euskadiko liburutegien 2007/11 Legearen arabera lankidetza duela ardatz Euskadiko liburutegien antolaketak, eta ez gaudela batere antolatuak… Honela dio:

Legeak egituraren oinarri gisa lankidetza printzipioa ezartzen du” “Euskadiko liburutegi sareak, lankidetza harremanak direla medio liburutegi zerbitzu egokia eskaini behar duen erakunde multzoa izan behar du.”

Gehiegikeriatan erori gabe, lasai asko esan dezakegu, liburutegi publikoen eta Alduendien liburutegien arteko lankidetza borondate kontu hutsa baino ez dela; legeak ez du ezertara behartzen.
Hori horrela bada liburutegien artean, artxibo eta liburutegien arteko lankidetzan sinistea, fede kontua da; hots, mirarietan sisnistea da.

JARDUNALDIA

Nire zalantzak, hogei  lan urtetan elikatuak…, alde batera utzita, jardunaldia oso interesgarria eta ondo antolatua izan zela esan behar dut. ALDEE zoriondu behar dut, artxibozainekin eta liburuzainekin antolatzea zerbait zaila baita. Diru eskasiak elkarlanera bultzatuko al gaitu?

Zenbait eredu aipatu zituzten: Canadan, Portugalen… Euskadiko Liburutegien egoera ere aipatu zen… Dauden ereduak apurtzeaz hitz egin zen, arauen beharrez, aurreiritziak apurtzeaz, teknologia berrietan formakuntzaz, profesionalen ausardiaren beharra ..

Azpimarragarriak

Josean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak, Euskadiko Artxibo Nazional berriaz hitz egin zigun ( bertan ginen). Bilboko erdigunean dago, eta hiritarrentzat irekia izango delako asmoa dute. Artxiboek ez dute bakarrik izan behar profesionalen erabilerarako. Kultura Ondareak hiritar guztien eskura egon behar du.

Eusko Jaurlaritzak artxiboen legearen aldeko apostuaz, liburutegi sareak bateratzeaz eta ondarea herriaren eskura jartzeaz ere hitz egin zuen

Gloria Pérez Salmeronek azpimarratu zuen Liburutegi Nazionalaz ari garenean ez gaituela eraikinak kezkatu behar, bete beharko lituzkeen zerbitzu eta  funtzioak baizik. Antolaketa egitura berria aztertu beharko genukeela dio; ideiak berrikusi eta eguneratu. Hitzarmen eta arauen beharra aipatu zuen: politikariak lau urtean behin aldatzen dira, egitasmoek eta arauek idatziz jasota behar dute. Administrazioa gara.
Pedro Penteadok Portugalen esperientzia azaldu zigun. Eredua ondo aukeratzeak, planifikatzeak eta baliabide ekonomikoek duten garrantzia azpimarratu zuen. Artxibozainak  liburuzainek bereganatu beldur omen daude; eredurik eta baliabiderik izan ezean, lankidetzak kale egiten du. Hainbatetan Canadako lankidetza eredua aipatu zuen.

Julio Cerdaren parte hartzea filosofikoagoa izan zen. Berezitasuna eta desberdintasunaren beharrak eskaintza egiterakoan, aipatu zituen; halaber, artxiboen gardentasunenaz eta funtzionalitateaz demokraziaren berme izatekotan.

Ciro Lluecak, azkenik, bere lan bizitzaren errepasu bat egin zuen: udal artxiboetan, liburutegietan, Catalunyako Liburutegian, PADICAT proiektuan, gaur egun Filmotekan…lanpostu anitzetan ibilia da. Berak, eredu hibridoak artxibo eta liburutegien artean proposatu zituen. Zergatik ez elkartu Liburutegi eta Artxibo Nazionalak? Benetako eragozpena, bere ustez, arrazoi pertsonaletan datza. Bulegoetatik atera behar omen dugu.
Anabel Barroso,  Aldeeko ordezkariak amaiera eman zion ekitaldeari ondorioak bilduz eta lanean jarraitzeko asmoa adieraziz.
Moderatzaile gisa Antena 3ko Artxiboko Eugenio López de Quintana izan genuen.

Lankidetza, buruzagitzarako,  lan egiteko eta hausnartzeko era bat da. Eta gu lurralde bezala, ez gaude era horretara ohituak; errazago eta erosoago baita bakarkako lana. Lankidetzak akordidoak eta hitzarmenak behar ditu, bestela ez dago lankidetzarik.  Formula juridiko berriak aztertu eta Gloria Perezek esan zuen ausartak izateko, ez egoteko ixilik.

Bukatzeko, bertan aipatu ez zuten arren, nik Finlandiako, liburutegi nazionalaren eredua gustokoa dut. FINNAk,  Finlandiako artxibo, liburutegi eta museoen altxorrak biltzen ditu. 2012an sortu zen. Liburutegi Nazionalak, kode irekiko OPEN source software batean izan behar zuela oinarri zioen,  VUFIND hain zuzen ere. Ezaguna da guretzat, horixe erabiltzen baitugu, gure liburutegi sarean.

 

One thought

  1. Kaixo, bai guzti hau oso ondo dago baina ezango nuke azkenean liburutegiek ez dutena lortu artxiboak lortu duela, artxibo nazionala, eraikin eta guzti. Liburutegi mailan dabiltzan tenknikari askok ez zuten beharrezkoa ikusten “eraikin” bat, ba bai beharrezkoa zen…
    Eta amaitzeko guzti honekin, elkarlan guzti hauek oso ondo baino hainbat erakundeetan lanean gaudenok ez gaituzte ezertaz informatzen…. baina ezer ezer…. ezta bertan egingo diren ekintzei buruz ere….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude