31

Abu / 2015

Mendekotasun eta mamu digitalak

Autorea: Liburu dantza

En el enjambreKafkak gutunari gizatasunik gabeko komunikabidea irizten bazion, zer esango luke gaur egun ditugun mamu digitalei buruz : Twitterra, Facebook-a, telefono adimentsua, posta elektronikoa, google glass betaurrekoak….

Byung- Chul, Han filosofoak, Berlingo Unibertsitateko irakaslea denak, bere “Erlekumean liburuan, gizarte digitalaren alde ugari aztertzen ditu. Ez da liburu erraza, kontzeptuala da : baina interesgarria liburuzainentzat, liburutegia garai digitalean kokatzeko inkontziente digitala ulertu behar baitugu.

Mamu digitalak

Kafkak ez zuen gustuko gutuna komunikabide moduan, aurrez aurre gabeko erlazioa hartzen baitu oinarri gisa.

Interneten gizarteak mamuak eta birusak sortzen ditu. Komunikazioa digitala birala da, baikorrean diogu hori. Birusak eta pandemiak ez dira gauza positiboak, informazioa askotan kontrolik gabe doa. Jarduera digitala mendetasun-sortzailea da.

Michel ButorAldaketa” Liburuaren egileak, dio Europan literatura krisian dagoela. Asko argitaratzen omen da baina “ezer berririk ez” zarata baina ez¡

Ekintzatik tekleatzera

“Homo digitalis” edo “Gizon digitalak ez du jarduten, tekleatu egiten du. Aro industrialaren makinen menpetzapetik garai digitalaren tresna berrien esplotaziora egin dugu jauzi.

Tresna digitalak esplotatzen gaituzten modua eraginkorra da. Oporretan gaudela ere, konektatuta jarraitzen dugu. Beraz edozein leku lantoki bihur daiteke. Aro industrialean behintzat lantegira joan behar zen. Gaur egun aldiz, ez da beharrezkoa. Tresna digitalek lantokia bera ere mugikor bihurtu dute.

Telefono adimentsuek haiekiko harreman adiktiboa izatera eraman gaituzte.

Abuztuaren 8ko “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak zioen euskal herritarren %30, 4ak telefonoarekiko menpekotasuna aitortzen duela. Estatu mailako rankinean hirugarrenak omen gara.

Komunikabideak ere hain sare sozialen zaleak direnak ohartarazten gaituzte droga teknologikoen arriskuaz. Entzun ditzagun ahots kritiko guztiak eta irakur ditzagun Byung-Chul, Han bezalako filosofoek diotena.

Oporretan behintzat berreskura dezagun isiltasuna eta honen bidez “espiritua”. Nolako zarata dakarren gure gaurko gizarte digital honek.

Byung-Chul Hanek beste gai batzuk ere sakontzen ditu . Haserrearen gizartea, informazioaren nekea, hiritarra versus kontsumitzailea, psikopolitika etabar luzea.

Udako bidalketa labur honek, Byung-Chul Han irakurtzeko gogoa piztea  du helburu.

Los comentarios están cerrados.