22

Ira / 2011

Mamuz beteriko liburutegiak

Autorea: Liburu dantza

Jacques Bonenetek frantsesez idatzitako liburuaren izenburua da; Davis Staceyk gaztelerara itzuli du. Liburutegiekin, literaturarekin eta paper-liburuekin loturiko pasadizoz josia dago. Umore eta bitxikeriz beteta.

Lehenengo istorio xelebrea 11. orrialdean aurki dezakegu. Bertan kontatzen du, Fernando Pessoa idazlea, 1932ko irailean, Cascaisko Condes de Castro Guimaraes Museoan liburuzain-mantentzaile lanposturako aurkeztu zela. Ez zuen lortu, baina merezi du irakutzea epaimahaiari idatzitako gutuna.
9. atalean, 120. orrialdean, liburuaren izenburuaren zergatia azaltzen digu. Frantsesez, “mamu” hitzak beste adiera bat du, gaztelerak ez duena; onderongo hau da: ” liburuaren ordez jartzen den paper edo kartoia”.
Bestalde, liburutegiak izaki biziduntzat hartzen ditu; hiltzen dira, edo akabatzen dituzte. Ironiaz beteriko kapitulu bat eskeintzen die, hirugarrena, “Gorde eta antolatu” deritzona. Horretan Georges Perec gogora ekartzen digu, bera, behinola, “liburutegi bat txukuntzeko era guztiak zerrendatzen saiatu baitzen”.
Ez da azkar eta jarraian irakurtzeko liburua, eskura izateko baizik. Noizbehinka begirada bat ematen zaion horietakoa, deigarria egiten zaizun izenburu edo autoreren bat aurkitzean, liburutegira joan eta bertan mailegatzeko.

One thought

  1. No hay ninguna noticia mas hermosa para los amantes del conocimiento, que el saber se ponga al alcance de mas cada dia y que la tecnología a pesar de los muchos contras, conlleve este pro. Gracias como las estrellas.