Liburutegien “opac” edo sare-katalogoa, gure bilduma, liburu, diska, DVD aldizkari eta egunkarien zerrenda kontsultatzeko sarrera da, gure erakusleihoa, gure irudia. Gero eta ugariagoak dira liburutegitik at egiten diren kontsultak katalogora. Gaur egun gure katalogoa LIBRIVISION da eta bere ordez VUFIND sare irekiko tresna jarriko dugu gure sarean. Ohiko opac-ak baino osoagoa da eta gure liburutegi kudeaketa sistemaren barruan erabil daiteke.
Liburutegi-automatizazioaren ADLUG 30.kongresuan egon berriak gara, Valentzian irailaren 14tik 16ra bitartean eta jakin dugu dagoeneko gure inguruko bi liburutegietan jarri dutela: ARTIUM eta Antso Jakindun Fundazioaren liburutegian.
Katalogo berri honek interfaz sarrera erraza izango du. Lau hizkuntzatan egongo da (ingelesa eta frantsesa gehituko baitugu). RSS trataera egokiagoa da eta azalak erantsirik erregistroaek aberatsaoak dirudite. Metadatuak bilduko ditu OAI-PMHren bitartez eta bilaketa erosoagoa izango da sistema honek bere kasa osatzen eta azpimarratzen baititu terminoak.
Irakurleen iruzkinak jaso nahi ditugu eta VUFINDek aukera hori ere ematen digu.
Abendurako izango delakoan gaude. Dena den jakinaraziko dizuegu.