19

Urr / 2011

Mundu-Kultura

Autorea: Liburu dantza

Globalizatutako kultura erregimenean gaude, edo Gilles Lipovetsky-k eta Jean Serroy-ek dioten bezala mundu-kultura baten aurrean gaude. Gaur egun, kulturaren deslurraldetasuna eta bateratasuna nabariak dira, eta hala ere, joera horrekin batera, kultur desberdinen berezitasunak nabarmentzen eta entzutetsu egiten ari dira.

Kultura transmititzaileen orientazio faltaz hitz egin dezakegu: hezitzaileak, kultur erakundeak, liburutegi eta museo arduradunak. arte, zinema eta antzerki programatzaileak… horiek guztiek, antzematen dute huskeri askok kultur balioa hartzen dutela. Kultura edo kultur gabeziaren aurrean gaude?

Egileek lau ataletan banatzen dute liburu hau: Mundu eta merkatu kultura; komunikazio eta irudiaren mundua; mundu-kultura erronka eta mito bezala eta, mundu kultura zibilizazio bezala.

Ez da liburu ezkorra, zenbait irtenbide aurkezten baititu eta horietaz hitzegin nahi dizuet.

Kultur orokor baten beharra aldarrikatzen dute 180. orrialdean “Egun, kaos bikoitzean murgilduta gaude: gehiegikerian” eta berehalakokerian”. “Munduratutako jakinduria honen ikur den Wikipediak plazaratzen du sarean, azalekoenetik zehaztasun xeherenera dagoen guztia” “Ez da helburu, entziklopedia-kulturara itzultzea, haatik, “Historia”ren irakaskuntza birplanteatzea.

Maisu-maestra, irakasle, hezitzaileen garrantzia liburuan azpimarratzen den ideia da.

Unibertsitatea birplanteatzera bultzatzen gaituzte, sorkuntza kultura (ez innobazioa) berpiztu nahi da; beste kultur politikaruntz jotzera animatzen gaituzte.

Liburuari buruz diote: “Teknologia berriak bultzatu behar ditugu, liburuaren bizitza luzatzeko eta haren hedapena areagotzeko“Frantziako Liburutegi Nazionalak digitalizazioan habiatutako bidea zuzena da: erabiltzaile guztiei ,ondareko liburu guztiak eskeintzea, eta ikertzaileei liburu espezializatuak eta eskuratzeko zailak, ez dezan merkatuaren logikak erabaki, zein diren digtalizatu behar diren liburuak”

Eta irakurketari buruz diotena kontuan hartzekoa da ere. Frantzia bezalako nazio batean, duen tradizio kulturala kontuan izanik, 18 eta 65 urte bitartean %9 analfabetoa da eta eta horren bikoitzak ez omen du ondo ulertzen testu idatzi bat;
Eskolan irakurketa proiektu sakona burutu behar dela diote. Ez du izan behar proiektu soil bat, baizik eta berriro ere irakurketa izan behar luke irakaskuntzaren ardatz nagusia.

Liburutik ezinbestean azpimarratu behar dugun beste gai bat “ pantailaren kultura” da.
Egileek  “ Pantaila globala”  liburuan jorratzen dute gaia. Internet, dagoeneko, gure bizitzaren parte da, estatuaren rola, berriz, definitzear dago. Medioaren (internet) politika publikoaren beharra aldarrikatzen dute. Herrialde bakoitzean nazio interes gune bateratua sortu beharko litzateke, denentzako eskuragarria, informazio eguneratu eta argiaz osatua, gaur egun ditugun zatikatutako webgune ugarien ordez. Frantzian proposatzen dute bateratze  ardura hori  Imprenta Nazionalak hartzea, duen esperientzia aprobetxatuz.

Ez da “pantailaren” (telebistaren) erantzunkizuna herrialde baten kultura maila, baina bai haien erabilera. Ezin dira goizeko ordu txikietarako utzi liburuari buruzko programak. Liburua ez da besteak bezalako ondasuna. Ekonomi arloa  pribatua da baina edukia denen bizitza intelektualari dagokio.

Kultur arloan lanean ari garenentzat oso liburu interesgarria da. Argitartu berria dugu Gilles Lipovetskyren liburu berria. Laister Alderdi Ederreko Liburutegian. Libururaen izenburua “El occidente globalizado”.

 

Los comentarios están cerrados.