26

Abe / 2011

Marguerite Duras Mediateka, Parisen

Autorea: Liburu dantza

Biblioteca Marguerite Duras ParisSejour Culture Bibliothèque egitarauan antolaturiko bisitaldien artean, bat izan da Marguerite Duras Mediatekara, Pariseko 20. distritoan dago.

Frantsesez mediateka hitza erabiltzen da liburutegiak euskarri teknologiko guztiak dituela adierazteko.

Mediateka  guztiz aldatzen ari den auzo batean dago. Eraikin berean, aparteko sarrera duten 200 apartamentu daude. Roland Castro eta Sopphie Denisoff arkitekto hirigileek burutu zuten proiektua.

Auzoan 182.962 biztanle inguru bizi dira; Mediatekak 2010eko ekainaren 12an ireki zituen ateak. Eraikuntzan erabili dute beira, porlana eta egurra. Mediatekak denetara 4200 m2 erabilgarri ditu.

Biblioteka marguerite duras, info empleoArkitekturaren lorpenen artean nabarmendu behar ditugu:

Bolumenen edertasuna eta espazio desberdinen arteko perspektiba jokoa.

Argi natural eta artifizialaren trataera, pasabiden antolaketak  joan-etorriak errazten ditu.
Aipagarria da bulego eta publiokentzako lekuen insonorizazioa; benetan ez duela zerikusirik Donostiako Kultur Sareko zenbait liburutegietan daukagunarekin.
.
Sarbidetza erabatekoa da edonorentzat, hemen ez bezala. Legeak ez du murrizketarako zirrikitorik uzten, aurrekontuak direla eta.
Argibide guztiak braille hizkuntzan ere badaude.
Bisitaldia  Marie D. Martelekin, Torontoko Liburutegien arduradunarekin, egin nuen, bertako liburuzainaren gidapean.  Lau solairuren antolaketa azaldu zigun.
Lehenengo solairu edo 0 maila.
.
Aisia eta gaur egungo gaietarako prestatua. Harrera mahai bat, kafetegia, Manga eta komikien atala, eta beraien iritziz aisiari dagozkion gaiak: sukaldaritza, kirola, jardingintza, aisiako sorkuntza, musika (cd-ak, liburuak) eta zinema (dvd-ak, liburuak).

Egon naizen liburutegi guztietan lehentasuna ematen zaio edukiari eta euskarriak nahasten dira.

Mailegutza, noski, automailegutza makinatan egiten da, 0, 1 eta 2 mailatan daude. Itzulera 0 mailan egiten da, sarreran. Liburutegi laguntzaileek argi dute  beraiek ez dutela mailegua burutzen, horretarako daude makina horiek; beraiek harrera egiteko, erakusteko eta laguntzeko daude.

Lehen bezero autonomoak nahi genituen orain haien ondoan egon nahi dugu autonomo izaten laguntzeko. Hasiera batean, autoprestamoak ez du erakartzen, baina behin ezarrita, langile guztiek beraingana dezakete esaldi hau: ez ditugu gure indarrak jarri behar bildumetan  erabiltzaileengan baizik.

0 mailan espazio bat nabarmendu nahi dut: 200 m2 erakustokia. Bertan arte bilduma jasotzen duten apalategiak daude. Ideia ona deritzot liburutegian egiten diren erakusketekin batera arte fondoa agertzea. Erakustaldia dagoen bakoitzean fondoak baloratzen dira ; dokumentuek azalpen diskurtsoari laguntzen diotelarik.

Hitzaldiak, bilerak, ikuskizunak … aurkezteko aukera ematen duen auditorioa dago. 150 lagun har ditzake, eta erabat insonorizatua dago.
Badago halaber, inkusentzunezko areto bat, non bakarka sei lagunek aukera duten filmeak ikusteko, webetan musika kontsulta egiteko eta PBIk eskeintzen dituen dokumentalak ikusteko.
1. Maila
Fikziozko literatura kokatu dute bertan: eleberria, ipuinak, antzerkia, olerkia. Liburutegiburuak aipatu zigun eztabaidatu zutela zinema ere hemen kokatzea ala ez, baina, azken finean, beheko solairun kokatu zuten
Solairu honetan aipatu nahi dut “bestelako irakurketa” deitu dioten atala: ikusmen arazoak dituztenentzat prestatua.
Isiltasun guneak jarri dituzte, gure liburutegietan gertatzen denaren antzera, erabiltzaileek, beraiek, isilarazten dituzte ondokoak.
.
Irakurketa mahaiak txikiak dira, bi pertsonarentzat, eta leiho ondoan kokatuak. Ikasmahai handiak ekidin nahi dira; bakarkako irakurketaguneak, pasabideak eta espazio handiak berriz, bultzatu.
.
Adin kontua ere aipatu nahi dut. Beraiek “jeunesse” 12 urte bitartekoei deitzen diote, eta hortik aurrera heldu moduan hartzen dituzte liburutegietan.

2. maila
.
Beste gai guztiak hemen kokatzen dituzte. Autoformakuntzarako arlo garrantzitsua dago bertan: hizkuntzak ikasteko eta gidabaimena prestatzeko materialak daude.

Besteak beste, lana bilatzeko gunea eta curriculum vitaeak egiteko guneak ere badaude. Pariseko Udaleko lan eskeintza zerbitzuekin  elkar laguntza ondo arautua eta adostua dute.
Solairu guztietan ordenagailuak daude, eta 2, mailan Wifi zerbitzua. Internet formakuntzarako ikastaro ugari ere gauzatzen dira.

Frantzian eraikitzen ari diren liburutegi guztietan, L´Idea Store kontzeptua kontuan hartzen dute; oinarrizko hiru balore hauetan datza:
Konpromisoa
Autonomia
Aberastea
.
Ez da erraza hiru ideia hauek itzultzea. Lehenengoa: “engagement” ingelesez: publikoa erakartze eta haien fideltasuna lortzea izango litzateke hasierako helburua. Ondoren haien beharrei erantzuten jakitea, eta  bukatzeko haien parte hartzea liburutegian eta baliabideen erabilera erraza eta erosoa bihurtzea.

Autonomia automailegutza eta RFID-a liburutegi guztietan eskuratzean datza. Bakarrik modu horretan, liburuzain eta langileek lagun diezaiekete bezeroei eta benetako animatzaile bihurtu.
.Bestalde, espazioak ezin daitezke intimidatzaile izan. Garrantzitsua da seinaleztapena, Idea Store-arekin lotua dago oso, eta Frantziako liburutegi berri guztiek kontuan hartzen dute kontzeptu hori.

Azkenik, bukatzeko, Parisen egonez gero, eta mediateka bisitatu nahi izanez gero, metroko 3. linea hartu eta Gambetta geltokian jaitsi.
.

 

Los comentarios están cerrados.