07

Mar / 2012

Emakume-liburuzainei buruzko topikoak

Autorea: Liburu dantza

Donostiako udal liburutegien sarean dagoDonostiako liburudenda batean “Signatura 400” izeneko liburua aurkitu nuen. Gure liburutegi sarean ere eskura dezakezue. Eskaintzak eta izenburuak berak erakarri ninduten. Lehenengoak dio: ” Entretenimendurako idatzi hau opa diet, gizartean baino errazago liburutegietan beraien lekua aurkitzen duten guztiei”.
Baina, harira. Liburua gustuko izan dut, baina nolabait ere etsipendu nau. Sophie Divryren lehenengo liburua dugu honako hau. Bakarrizketa da, 106 orrialdeko bakarrizketa. Aipu interesgarri ugari aurki ditzakegu. Halaber, liburu eta liburutegiekiko maitasuna dario; haien iraupena eta tinko mantentzea aldaketa kulturalen aurrean erakusten du, eta Dewey sailkapenaren bidez jasotako ezagutza ere azaltzen da. Izenburuak sailkapen horri erreparatzen dio, 400. zenbakia hutsik baitago. Orokorrean, liburua erraz irakurtzen da, baina…

Islatzen duen emakume-liburuzainaren irudia ez zait gustatu. Protagonista 50 urte Donostiako Udal Liburutegien sareaingurukoa da. 25 urte daramatza lanbidean, eta horietatik gehienak probintzia liburutegi bateko biltegian.

Gure lanbidea ez da oso erakargarria. Topikoz josia dago: emakume-liburuzaina ordenatua da, asko irakurtzen du, noski; baina, gainera, liburutegiko bezeroez maitemintzen da!
Nik, 20 urte daramatzat lanbide honetan, eta konturatzen naiz, oraindik ez dugula gizartea geureganatu, ez gaituzte ulertzen, nolabait esateko.

 

 

Egungo krisialdi egoera honetan, Madrilgo alkateari bururatu zaio hiru
liburutegi irekitzea langile bolondresekin. Zergatik ez ditu, esaterako, bo-
tikariak, medikuak, irakasleak… ordezkatu?!
Liburuzainek XXI. mendeko liburutegien aldaketari buruz jarduten dugu,
lanbide profil berrien beharraz; “content curator” edo informazioaren
bitartekari bezalako hitzak erabiltzen ausartu gara; baina, giza errealitatetik
oso urrun gaudela dirudi.
Divryrenaren kontrako bezala, Michael Meloten liburua proposatzen dizuet “Liburuzainen jakinduria” Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak argitaratu zuen 2005ean. Honetan,  7. atala gomendatzen dizuet, ” Behar duzuena daukagu” izenburuduna.

90. orrialdean honela dio”  Guztiok dakigu zer lan mota egiten duen okinak, igeltseroak, arkitektoak, medikuak… baina, zertan aritzen da liburuzaina? Zertarako balio du?
eta 94. orrialdean Eskolak, punta-puntakoa bada ere, ezin du dena, denetaz irakatsi; era berean liburutegi unibertsalak ezin ditu bildu liburu guztiak. Hala ere, badugu menderatzerik  eskolatik kanpo gure esku dauden informazio eta ezagutza  tresna guztiak.” Melot dio: ” eskola gutxiago” eta ” liburutegi gehiago” .

Gure lanbideaz zerbait ikasi nahi duenarentzat eta topikoetatik urrundu, eskura daude , ALDEEk, eta beste lan elkarte profesionalen lanak.

One thought

  1. A mi también me ha gustado Signatura 400 pero al mismo tiempo me ha decepcionado. No sé si por el mismo motivo. Quizá esperaba algo más pero en realidad no cuenta ninguna historia en sí, sólo presenta el prototipo de una bibliotecaria un poco neurótica. Creía que iba a encontrar otra cosa y, la verdad no me ha dejado huella. De todas formas, disfruté con la lectura por la cantidad de citas interesantes que tiene y su estructura narrativa original en forma de monólogo.

    Aquí mi reseña del libro por si interesa 😉
    http://librodelosviernes.blogspot.com.es/2013/01/signatura-400-sophie-divry.html#more