29

Mai / 2013

Posta elektronikoaren zortzi bekatu kapitalak

Autorea:

Will Schalberen ” Bizitzaren amaierako irakurketa taldea” irakurtzen ari nintzela, Schalbe David Shipleykin batera, beste liburu baten egilea zela ikusi nuen: ” Bidalketa: posta elektronikoaren estilo liburua“. Derrigorrezkoa iruditu zait egungo  aro digitaletan.

Izenburuak dioen bezalaxe, posta elektronikoa erabiltzean egiten ditugun akats anitzak saihesten laguntzea du helburu. Aholkuak ematen ditu estiloa hobetzeko; dena ez dela baliogarria esan nahi digu, egiten ditugun okerrez ohartarazten gaitu.

Mezu elektronikoa xehetzen digu; zein estiloa izan behar duen; sei mezu mota aipatzen ditu; laneko posta eta emozionala bereizten ditu… Eta, azkenik egoera guztietarako balio duen aholkua ematen digu: ondo pentsatu bidali baino lehen!

Badakit gehienok abantailak baino ez dizkiogula ikusten posta elektronikoari; baina, egin ohi ditugun akatsak azpimarratu nahi ditut, eta gogorarazi, korreo mota hau bidaltzearen erreztasunak mezu idatziak direla ahaztera eramaten gaituela; erabiltzen dugula maila pertsonalean zein profesionalean, eta  azkarregi eta errazegi idazten ditugula!

Autoreen arabera posta elektronikoaren abiadurak kirioak dantzan jarri ez ezik, norberaren alderik txarrena, ilunena azalarazteko joera duela. Hau argitzeko konparatzen dute aurrez aurreko komunikazioa, non gure garunaren alde emozionalak etengabe kontuan hartzen dituen hartzailearen erreakzioak. Komunikazio elektroniko berriz, ez ditugu erreakzioak une-unean antzematen, eta gehienetan jabetzen garenerako zein den bestearen erreakzioa, berandu izaten da,  bidali baitugu korreoa.

Posta elektronikoa dela eta, lehen baino askok gehiago idazten dugu. Ondorioz korreo pilo bat jasotzen dugu, baina kalitate eskasekoak, gehienak. Idazketa menderatzen duenak ez du tekonologia menderatzen, eta alderantziz .

Zeri deritzote zortzi bekatu nagusiak?

1. Zehaztasunik gabeko posta: ” ez ahaztu aipatutakoa egiten”

2-  Posta elektroniko mingarriak

3-  Espetxera eraman zaitzakeen posta

4- Posta elektroniko koldarra

5-  Sekula desagertzen ez den posta (Re:Re:Re:Re). Hau da nagusia Donostia Kulturan

6- Posta elektroniko sarkastikoa

7- Informalegia den posta eletronikoa

8- Desegokia izan daitekeen posta elektronikoa

Horietako zenbait ez dira gure artean ematen. Baina, hala ere, liburua irakurri beharko genuke, mundu digitalean ematen diren zenbait ohitura argitzeko.

Ohiturak komunikazio digitalean

Denok jakin beharko genuke letra larria oihuka ari garenean erabiltzen dela; “ mesedez” eta ” eskerrik asko” erabiltzen direnean, batzuetan heziketa onekoa baino exigentea, agintaria edota presazkoa dirudiela; harridura ikurrek berotasuna ematen diotela ¡¡¡¡Eskerrik asko!!!! komunikazioari eta paperean ez bezala, bat baino gehiago jar daitekeela, baina ez direla erabili behar emozio negatiboak adierazteko

Kontu handiagoarekin erabili beharko genituzke, Norentzat, Cc edota Cco ospetsuak. Azken hau bereziki iruzurtia gerta baitakiguke.

Cc: zuk eta besteek jakitea nahi dudan zerbait bidaltzen dudanean.
Cco: zuk bai, baina beste inork ez jakin behar duen zerbait denean.
Berbidalketa: zuretzat interesgarria delakoan bidaltzen dizut, zerbait gehiago erantsiz

Bestaldetik, gogoratu, posta tresna fidagarria dela, eta esatea postaren bat ez zela iritsi , erraz atzeman daitekeen gezurra asmatzea dela. Isiltasuna nahikoa da zenbait mezuen erantzun bezala ; baina, ” no reply” “ez erantzun”  egokiagoa, hezituagoa dirudi.
Isilune luzeak ez dira ondo onartzen, beranduago erantzuteko asmoa badugu, jakinaraztea litzateke egokiena. Jaso dugun posta mingarria baderitzogu, isilalditxoa erantzunaren aurreko hausnarketa une moduan  uler daiteke.

Baliabide berrien artean, posta eletronikoa zaharrena, adinekoena da. Hain ohikoa denez, ahaztu dugu idazteko erak eta bidaltzekoak baduela garrantzia, eta arreta eskaini behar diogula eraginkorrak izatekotan. Osagai guztiek dute garrantzia. Presaka ibiltzeak edo eramangarri batetik idazteak ez du aitzakirik izan behar ortografia, gramatika, estiloa ez zaintzeko. Batez ere, posta profesionala denean. Zure burua aurkeztu, agurtu hasieran eta amaieran.

Gero eta garrantzitsuagoa iruditzen zaigu Interneten idaztean, baliabide bakoitzeko estilo gidak kontuan hartzea eta ikastea. Askori kezkagarria egiten zaigu Interneten idazten den guztiaren alde global eta publikoa; beraz, zaindu beharrekoa. Jaiotzez analogikoak garenak paperean idazten adituak ginen. Birziklatu beharra dugu.

Besteetan bezala, gaiarekiko lotura duen libururen bat aholkatu nahi nuke. Ondorengo hau da aukeratua: “ Interneten idatzi :sare sozial eta baliabide berrientzako gida liburua“. Donostiako liburutegian eskura duzue.

Urteak dira IVAPek administrazioan hizkera argia zabaltzeari ekin ziola eta ahalegin horretan buru-belarri ari da egun ere. 2013an argitaratu du “Komunikazio elektronikoa : IVAPen gomendioak web orriak idazteko”.

Azkenik, burura datorkit arrakasta handia izan duen eleberri bat, digital epistola generoari dagokiona: “ Ipar haizearen kontra eta “Zazpi olatuz behin”  Glattauer-enak,  Irati Elorrietak euskaratuak.