27

Ots / 2017

Liburu-denda independenteak “ergelkeriaren” aurkako erresistentzia guneak

Autorea:

Liburuaren egunean liburu saltzaileakParis literarioBerri triste bat dugu, otsailaren 11n, larunbatean, itxi egin zuten Donostiako Garoa liburu-denda. Garoa liburu-denda Zabaleta kalean zegoen, Gros auzoan, eta duela bi urte besterik ez ireki zituen ateak asmo handiko proiektu batekin, programa propioekin –“Osoigo” eta “Paperezkoak–, baina ezin izan du aurrera jarraitu nahiz eta bi urteotan zehar Imanol Agirrek eta bere anaia Enekok gogor egin duten lan liburu-denda hori kultur elkargune handi bat izateko asmoak bultzatuta.

Elkargune bihurtzeko kontu hori beste klixe bat, edo modako esaldi bat izaten hasi denez gero, bai liburutegietara bai museoetara eta liburu-dendetara aplikatu ohi dena, nabarmendu nahi dut liburu-denda independenteak ergelkeriaren aurkako erresistentzia guneak direla ere bai. Esaldi hori François Busnel autore, kazetari eta France 5 kate frantseseko “La grande Librarie” saioaren aurkezlearena da.

Liburu-dendak izugarri gustatzen zaizkit –ia liburutegiak bezain beste– eta horregatik Garoa itxi izanak eraman nau otsaileko post hau liburu-denda independenteei buruzko liburu bati eskaintzera.

François Busnelek idatzia da liburua. Pentsatzen dut zuetako askok ez duzuela ezagutuko. “Mon Paris littéraire”Nire Paris literarioa” du izena. Liburuak Parisko liburu-denda independente piloa biltzen ditu, 350, alegia. Autoreak “arrondissement” edo “auzoka” sailkatu ditu, eta iruzkin subjektibo labur bat gehitu die bera ohikoa den liburu-dendei.

Liburu-denda bat, dio autoreak 2016ko abenduaren 15eko Figaro-n argitara ateratako elkarrizketa batean, ”eguneroko bizitzatik oso urrun eraman behar nau, erakusleihotik, errotulutik hasita. Gustuko ditudan liburu-dendak, lehenik eta behin, leku ederrak dira: zura, aulkiak edo sofak, kartel zaharrak, liburuak bazter guztietatik (behar ez duten lekuan tarteka) topatzen ditugu eta, batik bat, liburu-saltzaileen irribarrean irudikatzen den espiritu hori”.

“Parisko nire liburu-denda maiteenak dira “Les Traversées”, Saint Médard plazan, Edouard Quenu kaleko 2. zenbakian zehazki, edo “L écume des pages, boulevar Saint Germain-en edo “Les guetteurs de vent” avenue Parmentier-en, 108. zenbakian. Dominique Monin eta François Lantignier liburu-saltzaileek garrantzi handiko bide-erakusle bat ezarri dute 11e arrondissement auzoko denda honetan. Irakurketa publiko ugari antolatu ohi dituzte bertan.

Autorearentzat liburu-dendek askatasun absolutua adierazten dute, bidaia bat, gauzarik chic-ena. Liburu-dendak eta te edo kafe saloiak nahastearen joera dela eta, autorea ados dago baldin eta liburua bada artista nagusia, vedettea. Duela gutxi, Shakespeare & Company liburu-denda famatua, Bûcherie kaleko 37. zenbakian, berriro ireki dute kafetegi bat itsatsita duela. 1951n liburu-denda ireki zuen George Whitman fundatzailearen biloba murgildu da abentura horretan.

Gainera, autoreak liburu-dendak desagertuko ote diren galdetzen diotenean kategorikoki erantzuten du ez direla desagertuko aurresanez. Mundu desmaterializatu honetan espazio errealak eta benetakoak behar izango ditugu, eta liburu-saltzaileak behar izango ditugu. Bere iritziz, Internetek aisetasuna adierazten du; ez, ordea, zorigaitza. Ezerk ez ditu ordeztuko halako lekuak, galdu, eztabaidatu, ligatu, aukeratzean zalantza egin, eta bilatu nahi ez genituen liburuez besoak kargatuta ateratzen garen lekuak.

Parisko liburu-denda guztiei buruzko informazioaz gain, liburuak ikusten ari garen bitartean pote bat, ardo bat non hartu proposatzen digu autoreak. Auzo bakoitzean hurbiltzen gaitu taberna bereziren batera. Adibidez, la belle Hortense gomendatzen digu, Vieille du Temple kaleko 31. zenbakian, eta liburuen artean afaltzea la Librairie” jatetxean, avenue Gambetta-ko 50. zenbakian, besteren artean. Gainera, Paris literario hau helbidez josita dago, idazle famatuak non bizi edo jaio ziren erakusten digutenak. Auzo bakoitzean aurkezten dizkigu helbide literarioak mapa batean seinalatuta. Izan ere, gida bat da fetitxismo literarioaren zaleentzako.

Nire hiri Donostiara itzultzean, joan den 2016an, liburu-denden elkarraldi bat izan zen, Liburu-saltzaileen Munduko Tokapeta. Bi egunak –maiatzak 3 eta 4– Jorge Carriónek dinamizatu zituen, “Librerías” saiakeraren egileak. Bost liburu-denda nagusiren esperientziak aurkeztu zituzten: Colonnes (Tanger), Ulysse (Paris), Nollegiu (Bartzelona), Ler Devagar (Lisboa). Eta Tipos Infames (Madril). Izan al zuen oihartzunik ekitaldi honek?

Jorge Carriónek, 2017ko”Irakurketa Espainian txostenean”, liburu-dendei eskainitako kapituluan, liburu-denda kulturalei eta liburu-denda hibridoei buruz hitz egiten digu, baita nire hiriko Ubik sorkuntza liburutegiaren esperientziaz ere. Jorge Carriónen arabera, liburu-dendek kopiatu beharko luketen esperientzia.

Jorge Carriónek ziurtatu duenez, liburu-dendek etorkizun lerro bat dute ordenazio tematikoarekin, esan nahi duena New Yorkeko gidaliburuen bila gabiltzanean alboan topatuko ditugula hiri horri buruzko nobelak, CDak eta gai horren inguruko objektu tematiko guztiak batera. Gainera, liburu-saltzailearen alderdi preskriptorea areagotzea proposatzen du, hezigarri izateraino bihurtu behar duen alderdia. Ubik-eko liburuzainen bihurketa aipatzen du liburu-saltzaileek egin beharrekoarekin alderatuz.

Garoa itxi izanak errealitate bat islatzen du. Zaila da Donostian liburu-saltzaile izatea. Liburu-dendek liburuak saldu behar izaten dituzte bizirauteko. Badakit Garoaren itxiera ez dela irizpide ekonomikoen ondorio bakarrik izan, baina absurdua litzateke ahaztea “negozio” horien alderdi ekonomiko eta kultural bikoitza.

Nik ez dut soluzioa, eta liburu-dendei lotuta errepikatu ohi diren hitz batzuek –mantrak, elkarbizitza, hibridazioa, kultur elkargunea– halako eszeptizismoa eragiten didate.

Liburu-denda independienteak esfortzu handiz mantentzen dira. Saltoki handiek, Donostiako FNACek esaterako, liburuak, kafeterak, ordenagailuak, telebistak, papera saldu, elkarraldiak antolatu… egiten dituzte. Liburu-denda txikiagoek, profesional handien ardurapean daudenek, “biziraun” egiten dute. Liburu-denda hauek datozkit burura: Lagun, Hontza, Donosti liburu-denda, Idatz, Zubieta liburu-denda, joan den urtean Gipuzkoa plazatik Errege Katolikoen kalera lekualdatu zena, Elkar liburu-dendak, Alde Zaharrekoa eta Bergara kalekoa, Kaxilda liburudenda, Armageddon comic eta auzoetako liburu-denda/papertegi txiki guztiak.

François Busneli bezalaxe, liburu-dendek azkeneko hitza esateko dutela iruditzen zait niri ere. Geu gara, irakurleok, biziarazten ditugunak haietan sarritan sartuz eta erosi behar ez genituen liburuak erosiz. Irakurleok gara erabakitzen dugunak Amazon-en erosi ala ez, jakinda ez dituela ordaindu behar dituen zergak ordaintzen. Geu gara, irakurle izateko dugun askatasunean, erabakitzen dugunak liburu-dendarik gabeko hiriak ote nahi ditugun edo babesten ote ditugun erabakitzen dugunak: Animo eta ez itzazue itxi ateak mesedez, eta garai berriei keinu egiten badiezue ere, mantendu esentzia, mantendu liburua eta zuen jardun ona.

Librería lagun DonostianZubieta Liburudenda

Librería Lagun