19

Ira / 2014

Jakinduria da boterea

Autorea:

El pensador de Rodin réplica en la Biblioteca Pública de Shangai Rodin Shangai liburutegiaren aurreanIMG-20140907-WA0012Sanghaiko Liburutegi publikoko hormetan Francis Baconen esaldi ospetsu bat dago:” Jakinduria da

boterea”. Hizkuntza askotan dago jasoa, euskaraz ez oraindik.

Hala ere, ez dut jakintzaz hitz egiteko asmorik, aholku bat ematekoa bai, aldiz. Noizbait Shangaira joateko aukera izanez gero, ez alde egin bertako liburutegia bisitatu gabe. Metroko 10. lineak zuzen eramaten zaitu bertara, izen bereko geltokia duelarik. Txinera jakin ezean ere metroz mugitzea hirian zehar, erraza da, dena ingelesez ere idatzia baitago. Metroa  garbia eta txukuna da, gainera merkea: hiru yuan ( 30 zentimo baino gutxiago)

Shanghai hiri ikusgarria da, New Yorken inbidiarik ez duena. Kontsezio Frantseseko kaleetan zehar ibili aurretik; Pudong aldeko etxeorratzetara igo baino lehen: World Financial Center, Jin Mao…; edota Yuhan Garden inguruko auzo zaharrean zeta erosi aurretik, joan zaitezte Liburutegia bisitatzera, merezi du. Bidaia gidatan ez dituzte liburutegien bisita aholkatzen,  bigarren mailakoak dira, beti ematen zaie garrantzia handiago museoei. Baina, ez al dira liburutegiak gaur egungo katedralak, tenploak, pagodak?

Igandea zen, abuztuaren 31, liburutegia jendez gainezka zegoen. Kafetegian te beltza hartu eta argazki batzuk egin nituen; ezin ditut guztiak post-ean erantsi, baina, behingoz uste dut irudiek hitzek baino balio handiagoa dutela. Zenbait gauza bereziki deigarri egin zitzaizkidan: egunean zehar mailegutzaren gora beherak ematen dituen panela; Shangaiko egunkari digitalizatuak , panel handi batzuetan, non edozeinek oso era errazean, unean bertan irakur dezakeen eguneko berriak eta azkenengo bi hilabetekoak ere; Konfuzioren eskultura jardinean; kutsu komunista duen liburudenda; liburutegiaren maketa; Rodinen “Pentsalaria” ren erreplika bat sarreran, Rodinek erabilitako bost igeltsu moldetatik sortua…besteak beste.

Liburutegiak, maketan ikus daiteke, zaindari bat bailitzan, 24 solairuko eta 348 oineko dorre bat dauka. Munduko liburutegi altuenetakoa da.

Liburutegiak jakinduriaren tenplu dira niretzat. Horregatik liburutegi horretan errepikatzen den aipua oso aproposa deritzot. Internet daukagunetik, gero eta gustukuagoak ditut liburutegiak espazio físiko diren heinean. Herrialde bat ezagutzeko liburutegietara joan behar da. Shangaikoa era guztietako jende anonimoz gainezka zegoen: irakurtzen, ikertzen, ikasten, erakustaldi bat bisitatzen, bakardadea usatzen, zerbait jaten, edota baita liburu bat erosten ere.

Liburuak Txinan modan daudela baiezta dezaket, liburutegitik atera ondoren, Kontzesio

Frantsesean zehar gindoazela, ezustean, Haur liburutegi bat topatu genuen, non ipuin jaialdi bat ospatzen baitzen. Pozarren, han ere sartu ginen. Haur eta gurasoz beteta zegoen! Argazkiren bat ere erantsi dut.

Jakinduriaz ez nintzela arituko eta hala izan da. Baina, bukatu aurretik El País-en, irailaren 6an, irakurri nuen artikulu bat aipatu nahi dut. Daniel Innerarityk ” jakinduriaren balio”az ari da, eta honela dio: ” Jakinduria, ezagutzaren gure gizartean, abiadura handiegiaz industrializatu da. Beste ondasun bat baino ez da.”

Zalantzarik gabe, Unibertsitateaz gain, non jakinduria berritu, berpiztu eta hausnarketa gai izan behar baituen, liburutegiak bete behar du formakuntza lana gizakiaren bizi osoan zehar. Liburutegietan dago jakinduria eta ezagutza hiritar guztien eskura. Eskola garaia eta Unibertsitate garaia amaitu ondoren, liburutegiak baino, ez du eskaintzen formakuntzarako aukera berdintasunean edonorentzat. Horregatik da hain garrantzitsua ondo hornitutako liburutegiak izatea, eremu eta ordutegi zabalekin, jai egunetan zabalik egongo direnak

Shangai Liburutegi publikoaren maketaMailegu datak pantailan Shangai liburutegi publikoanSaber es poderShangai Liburutegi publikoaIMG-20140907-WA0021Ipuin Kontaketaren festibala ShangainenIMG-20140831-WA0002Shangai Liburutegi publikoaPeriódicos digitalizados en la Biblioteca pública de ShangaiaBiblioteca Infantil de ShangaiBiblioteca Infantil de Shngai en al Concesión FrancesaShangai Liburutegiko jardina eta Confucioren  IMG-20140907-WA0020