24

Eka / 2015

Arte-ilustrazioaren berrogeita hamar urte

Autorea:

Cincuenta años de ilustracion erderaz 001Cincuenta años de ilustracion

Irudigintza kaleko artea da, bizi dugun unearen isla. Ilustratzeak hezitzen, komunikatzen, informatzen, inspiratzen, limurtzen du. Gizakiak hatzez eginiko lehen marrazkiak istorio bat kontatzeko lehen urratsak dira, bakoitzaren historia islatzeko ahalegina, hain zuzen.”

Gaur egun, irudigintza digitalaren garaian egon arren, ohiko irudigileek zer eskaini handia dute zenbait arlo erabat desberdinetan: publizitatea, haur liburuak, marrazki bizidunak, komikiak, musika disken azalak, etabar.

Uhin berriaren irudigileek ( horrela deitzen baitzaio gaurko aroari), pantaila batean marrazteari erabat ohiko deritzote, ordenagailudun gela batean jaio eta bizi baitira. Dena den, munduaren argazkia egiteko era berriak asmatu nahian jarraitzen dute. Mundu mailan jarduten dute; nahi duten lekuan ezar dezakete haien bulegoa.
Informazioz gainezka gauden garai hauetan, ilustratzaileek ikusmenaren lengoaiaren bitartez komunikatzen saiatzen dira.
Zergatik aukeratu dut Lawrence Zeegen eta Caroline Robertsen,”Irudigintzaren azkenengo berrogeita hamar urte” liburua?

Bada, Donostiako Liburutegi Nagusiko euskal haur eta gazte liburuen dokumentaziogunea Asun Balzolaren ilustrazioen gordailuzain delako, eta bera izan delako 60ko hamarkadatik gaur arteko ilustrazioaren historia biltzen duen liburu honetarako aukeratua. Asun Balzola liburuaren 156. orrialdean aurkitzen dugu, hirugarren atalean, egileek diseinuaren hamarkada deritzoten tartean.

Jatorrizko liburua, Laurence Kingek argitaratua, ingelesez dago. Gaztelerara Laura Fernándezek itzuli, eta Planeta taldeko Lunwerg argitaletxeak argitaratu du.

Liburu honetan,” Irudigintzaren azkenengo berrogeita hamar urte”  Euskadin, bakarrik Asun Balzola aukeratu dute. Bere lanetik hiru haur liburu aukeratu dituzte: “Munia and the red shoes”,” Munia and the day things went wrong” eta “Munia and the orange crocodile “. Asun Balzola Bilbon jaio zen; haur literaturaren zale sutsua izan zen.

Koinzidentzia bada ere aurten Asun Balzola aukeratua izan dela ” Argien aldaketa, Espainiako Irudigintza 70eko hamarkadan” erakusketarako. Madrilen izango da 2015eko urriaren 6tik, 2016ko otsailera, Marrazketa eta ilustrazio ABC museoan

Nola dago egituratua liburua.?

Bost ataletan banatua: lehenengo atalak” idealismo utopikoaren” garaia jasotzen du, 1960.urtea. Lehen garai hori gizarte aldaketen garaia da. Estreinekoz irudigilea ez dago merkatal etekinei erabat loturik. Garai honetan aukeraturiko espainiar bakarretako bat aipatu behar dut: Víctor Moscosso eta bere ” Neoizko arrosa” lana.

Bigarren atalak” nahigabearen hamarkada” islatzen du. Hedonismoaren ondoren krisialdia iritsi da; optimismoa desagertzen da eta errealismo ilunean murgiltzen. Aipatzekoa da Philip Castlen afixa ” Laranja mekanikoa” filmerako egina ; halaber aipatzekoa da Raymond Briggs, haur eta helduentzako marrazkidun liburuak egiten
lehenengotarikoa izan baitzen.

Hirugarren atalean lehenago aipaturiko “diseinuaren hamarkada “aipatzen da. Garai horretakoa nabarmentzekoa da “ Quentin Blake” haur liburuen irudigilea. “Dantzan ari den Igela” eta Roald Dahl-en zenbait liburu ilustratu zituen, besteak beste. Andrzej Klimowski ilustratzaileak Milán Kunderaren ” Laughable loves”-en irudiak egin zituen, Faber and Faber-ek argitaratua. Haur liburuen irudigilea dugu ere Nikolaus Heidelback.

Laugarren atalari “egunsenti digitala” deritzo. Hemen, Mariscal aipatzea ezinbestekoa da; bera izan baitzen olinpiadetako maskotarik errentagarrienaren sortzailea. Sara Fanelli-ren haur liburuak ere aholkatzen dizkizuet: liburu azalen egile espezializatua, eta askenik Jeff Fisher irudigilea..

“Azken uhina” deritzon azken atal honetan, aipatu behar ditut ere Gary Taxali, ” This is silly” haur liburuaren sortzailea , eta Marion Deuchars.

Ezinbesteko liburutzat jotzen dut irudigintza gizarte inguruaren arabera aztertzeko, eta komunikazioaren industrigintzaren barruan kokatzeko. Gozatu beraz liburu honetan azaltzen diren 372 ilustratzaileekin

Euskal Irudigintza?

Gure liburutegi sareak betidanik lagundu dio euskal irudigintzari. Nola? Hamazazpi urte daramatzagu liburuaren egunerako orri-markatzaile bat sortzeko eskatzen diogula euskal irudigile bati. Ondorengo hauek izan dira:

  • 2015ean Leire Salaberria
  • 2014an Maite Gurrutxaga
  • 2013an Eider Eibar
  • 2012an Iban Barrenetxea
  • 2011n Aitziber Alonso
  •  2010ean Iraia Okina
  • 2009an Juan Luis Landa
  •  2008an Josemari Alemán Amundarain
  •  2007an Belén Lucas
  • 2006an Iñaki Martiarena “Mattin”
  •  2005ean Xabier Egaña
  • 2004an Antton Olariaga
  •  2001ean Mikel Valverde
  • 2000ean Angel Dominguez
  • 1999an Asun Balzola
  • 1998an Elena Odriozola
  • 1997an Jon Zabaleta

Orri-markatzaile bildumagile askok postaz eskatzen dizkituge orri-markagailu hauek. Beraz bidalketa haur irakurri ondoren sareko orri-markagailuak nahi badituzue posta elektronikoz eskatu.

Asun Balzolaren fondoa Donostia Haur LiburutegiaAsun Balzola planeroaMunia and the Red_shoesOrange_crocodile_resolucion

Munia ant the day things went wrong