Liburu elektronikoan irakurtzeko eskubidea aldarrikatzen ari garen une hauetan, eskuratu berri dut literaturaren harribitxi bat: Paper liburuaren gorazarrea.
Egilea Antonio Barnés da, unibertsitateko irakaslea eta filologoa. Internet, mintza, ezagutza, liburutegiak, liburuak… ditu hausnarketa gai bere lanean.
Ez dago kontraesanik betiko liburuaren gorazarre egitean, eta era berean irakurketa digitala aukera defendatzean.
Liburutegiak legeak errespetatzen eskaini behar ditugu, paperezko eta elektroniko liburuak eta aldi berean erabiltzailea berrezi.
EBLIDA eta FESABIDek, paraleloki, aldarrikatzen dute “digitalean irakurtzeko eskubidea. Bada garaia liburutegietan izateko “Jabetza intelektualaren Lege berria”. Horren bidez, liburutegiek liburu atera berriak euskarri digitalean eskeintzerik izango genuke, behingoz XXI. mendeari atea irekiz.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko argitaletxe taldeak akordio batera iritsi dira: “ Erabilpenaren araberako ordainketa lizentzia”. Era horretan liburu digitalak, maileguan uzteko aukera izango dugu, hogei mailegu denbora epe mugaturik gabe. Akordio horrek hobekuntza dakar, Estatuan egiten den Librandarenarekiko. Baina, hala ere, ez da nahikoa.
Akordio hori liburu elektronikoak alokatzeko lizentziak eskura jartzen dizkigu; baina, Pew Research inkestaren arabera, liburutegientzako eredu ideala litzateke, behin betirako lizentziak eskuratzeko ahalmena emango ligukeena, ez alokairuan; hau da artxiboaren jabe bihurtuko ligukeena.
Dena den, ongi etorria ematen diogu Jaurlaritzak egindako akordioari, lehen pausutzat hartzen baitugu, nahiz eta argi egon, akordio horrek onura editoreari ematen diola, ez liburutegiari. Eta azken finean, ezta ere irakurleari, liburutegia baita horren eskubideen bermatzaile.
“Ez dut liburu bakar bat erosi karrera osoan”
Antonio Barnesi liburua idaztera bultzatu zion arrazoietako bat omen da, 4. mailako ingeniaritza ikasle batek harrotasunez esandakoa, irakasle batek ariketa liburu bat erosteko gomendatu zionean: “ Ez dut liburu bakar bat erosi karrera osoan
Digitalean irakurtzeko eskubidea aldarrikatu behar dugu, bai; baina, era berean, zenbait “intelektualek” paper liburuarekiko erakusten duten mespretxuak kezkatu behar gaitu.
Unibertsitateko ikasle batek ez badu sekulan liburu bat erosi, ez paperezkoa, ezta digitala ere( jakin badakigulako sarean egiten diren deskargen %85 legez kanpokoak direla Espainian), Internet Delfosen Orakulotzat hartzen duen gizarte baterantz goaz.
Jakinduria putzu amaiera gabeko sarea bailitzan, bereizten ez dutelarik Twitterren idatziriko aipamen bat eta aditu baten hausnarketa.
Gizarte digitalaren anonimatuak, Interneten horizontaltasunak, ez gaitu nahastu behar.
Jakinduriaren, ezagutzaren hierarkia errespetatu behar da.
Digitala denaren iraupena dela eta, gogora ekarri behar dut BBC-k gastatu zituela bi milioi eta erdi libera Domesday Book-a euskarri digitalera pasatzen, eta 2002an informazio hori irakurtzeko saiakerak porrota izan zuela. Arazoa konponduko dutelakoan nago, baina, Domesday originala, paperean idatzia, berriz, bere horretan jarraitzen du: irakurgai.
“Paper liburuaren gorazarrea” literatura alfabeto bat da; hitza, aipamen zehatza berreskuratzen ditu, ez da alferrik filologo batek idatzia… Misologoaren aurka, hitzak maite dituena altxatzen da, filologoa. Paper liburuak mespretxatzea aurrerapenaren seinale dela pentsatzen duena, ergel hutsa da. Unibertsitateak liburuen festa leku izan behar du, zinemarena, antzerkiarena…
Horregatik, espero dut Rodrigo, lehen aipaturiko ikaslea salbuespena izatea, bestela, Graduatu eta tituludun asko izango ditugu, baina Barnesek dioen bezala: “ Geletatik pasatu dira ura harrien artean bezalaxe”
Interneten, iparrorratz eta mapak behar ditugu eta Lege argi bat liburutegietan argitaratutako azken nobedadeak formatu elektronikoen eskubidea emateko aukera.