12

Aza / 2015

LIBER 2015: liburuaren ekosistemako profesionalen urteko topaketa

Autorea:

El libro y su marco normativo0001Aurten urriaren 9an izan nintzen Madrilen egindako LIBER azokan. Egun interesgarria izan zen benetan, argitaratzaileen stand batetik bestera ibiltzeaz gainera, “El libro y su marco normativo: presente y porvenir” liburuaren aurkezpenean ere izan bainintzen. Bertsio elektronikoan eskura daiteke,” Laboratorio de ideas sobre el libro” webgunean, eta, jakina, Creative commons 3.0 lizentzia du (by-nc-nd).

Honako gai hauek aztertzen dira liburuan: liburuaren prezio finkoa, merkeago edo stockeko prezioan saltzea liburuak, argitalpen-kontratuen erregulazioa, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea, aipuaren legezko muga, kudeaketa-erakundeak, liburutegiak eta jabetza intelektuala.

Txostenaren aurkezpenean” Laboratorio de ideas sobre el libro” guneko hainbat kidek hartu zuten parte: Ana del Arcok, Violeta Arnazike, Antonio Muñoz Vicok eta Alberto Vicentek. Guztiak ere jabetza intelektualean eta argitalpen digitalean adituak.

Txostenean liburuaren sektorearen egungo erregulazioari buruzko lan-saiotik ateratako ondorioak jasotzen dira. Saio horretan liburuaren hainbat sektoretako hamasei adituk hartu zuten parte, eta guztiak ere bere ibilbide intelektual oparoarengatik hautatu zituzten. Lan-saio hori 2014ko maiatzaren 10ean egin zen eta “focus group” moduko bat izan zen.

Zein izan ziren ondorioak?

Prezio finkoari buruz. Bere legezko disfuntzioak gorabehera, prezio finkoa liburu-saltzaileen sare independentea ez desagertzeko eustorma moduko bat da. Liburu-dendak desagertzen ari dira eta horrek sektoreko eragile guztien arteko premiazko eztabaida eskatzen du.

Liburuak merkeago saltzeari buruz. Liburuak merkeago saltzearen kontua kasuz kasu aztertu behar da, badira eta idazleek eta argitaratzaileek ezagutzen ez dituzten legezko aukera batzuk. Adibide bat: edizio bat merkeago saltzea bi urte igaro aurretik.

Interneten egile-eskubideak urratzeari buruz. Errealitate bat da eta aurre egin behar zaio, bai legezko neurri eraginkorren bidez, bai ekintza-planak garatuz,  institutu, unibertsitate eta eskoletan lan intelektualaren eskubideei buruzko kontzientzia sortzeko. Aldi berean, industriak hobetu egin behar du eskaintza digitala.

eBookei buruz. Industriak oraindik ere bigarren mailan uzten du eBooka, eta paperezko liburua ustiatzeko modutzat hartzen du. NUBICO formulaz eta autoedizioaren negozioaz hitz egiten da. Legeari buruzko zalantzak sortzen dira bigarren eskuko liburu digitalen salmentaren inguruan.

Argitalpen-kontratuari buruz. Oraindik ere babes handia du sektorearen aldetik. Hala ere, legegileak beharrezko diren aldaketak sartu behar ditu negozio-modu berriak jasotzeko.

Aipuaren legezko mugari buruz. Aipua, legezko egile-eskubideen salbuespen gisa ulertuta, zabaldu eta malgutu egin behar da. Espainia da puntu honetan legeri murriztaileena duen EBeko herrialdetako bat. Helburu literarioa duten aipuek legezko estaldura izan behar dute.

Kudeaketa-erakundeei buruz. Erakunde hauek kontrol publikoa izan behar dute, eta legeak horien administratzaileen erantzukizun pertsonala erregulatu behar du.

Azkenik, liburutegiei eta jabetza intelektualari buruz. Legeek babestu egin behar dute liburutegien funtzio soziala, eta kontuan izan behar dute irakurketaren hedapenean betetzen duten eginkizuna eskubideak eta betebeharrak ezartzen zaizkienean.

Beharrezko liburua da, liburuei buruzko legezko gaiak sakontasunez ezagutu behar baititugu. Bosgarren kapituluan iturri bibliografikoak, legeria eta jurisprudentzia daude.

Hitzaldia entzuteaz gainera, booktubers izenez ezagutzen direnei buruzko esperientziak entzun ahal izan nituen Mataderon (Madrid) lan egiten duen Sánchez-Ruipérez Fundazioaren ordezkari baten eskutik. Booktubers esaten zaie irakurtzen dituzten liburuei buruz hitz egiten duten nerabeei. Youtube plataforma erabiliz gomendioak beste gazte batzuei egiten dizkieten gazteei, alegia. Izango al du arrakastarik formula horrek?

Liber 2015. presentación del Marco normativo del libro

Liber 2015

Liber 20151

Liber2015booktubers

Liber20153

Liber2015 Edelvives