11

Api / 2016

Literaktum Kaiera: Egile Kronika

Autorea: Liburu dantza

Iaz abiatu genuen Literaktum Kaiera blog-a. Bertan, idazle gonbidatu batek jaialdiaren kronika jasotzen du: gonbidatu eta jarduera ezberdinen berri bere ikuspegi pertsonaletik, literaturaren inguruko gogoetak baztertu gabe. Jaialdiaren leiho eta oihartzun literarioa izan nahi du Kaierak.

Aurten Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) da lerro hauen arduraduna.

Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategi gidoigile (Goenkale, Balbemendi…), zutabegile (Irutxulo, Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, El Diario Vasco, El Correoko Territorios gehigarria, Piedra del molino aldizkaria…) irakasle (EHUko Zuzenbide fakultatean, EHUko Esperientzia Geletan…) eta itzultzaile (Eleria, Limes…) jardun du.

Hainbat literatur tailer eta eskola eman izan ditu.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik ospatzen diren Pentsamendua eta poesia jardunaldien antolatzailea da.

Irun Saria, Koldo Mitxelena beka edota Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean jaso ditu, besteren artean.

Hona hemen bere bibliografia hautatua:

Narrazioak

  • Egurra Pinotxori (2002, Alberdania)

Nobela

  • Kafkaren labankada (2001, Kutxa)
  • Galtzontziloak autobusean zintzilik (2002, Erein)
  • Kearen truke (2005, Alberdania)
  • Axola ez duenean (2009, Alberdania)
  • Koldar hutsa zara (2015, Erein)

Poesia

  • Taxi bat Hamletentzat (2002, Hiria)
  • Zaldi hustuak (2007, Erein)
  • Hariaz beste (2011, Erein)

Foto/Argazkia: Juan Carlos Ruiz [Argazki Press]

Argazkia: Juan Carlos Ruiz [Argazki Press]

Literaktum 2016

Los comentarios están cerrados.