13

Aza / 2018

Literatura Konektatuta

Autorea: Literaktum

Literaktum literatura konektatuaren aldeko apustua da: diziplina ezberdinen lengoaien artean zubi lana egiten du, literatura bere garaiko gaiekin hizketan jartzen du eta eragile ezberdinak sarean osatzen den programa zabal batean batzen ditu.

Literaktum-en literatur genero guztiek dute lekua, eta baita musikak, irudiak, pentsamenduak edota gastronomiak ere. Formula irekia da Literaktum, eta irekiera horretatik ulertzen du literaturaren esperientzia.

Minaren erretratu anitza, klasikoak, gazteek dakarten literatura, obra berrien aurkezpenak, eztabaidak, ibilaldi literarioak edota haur programazio zabala. Guzti hau aurkituko du Literaktum-era hurbiltzen denak hurrengo bi asteetan.

Blog hau Literaktum-eko kaiera da. Hemen joango gara jaialdiaren berri ematen, solasaldietan jorratutako ideiak eta lanak laburtzen (edo zabaltzen). Laguntza bikaina izango dugu betebehar honetan: EHU-ko Filosofia Graduko bi ikasleren iruzkinak irakurri ahalko dira koaderno honetan: Tatiana eta Jone.

Literaktum energia batuketa baten emaitza dela ondo azaltzen du elkarlan horrek. Orain zurea falta da bakarrik.

Literatura Konektatuta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude