05

May / 2016

El libro en el centro

Nueva York, piratería y redes sociales

El día de hoy los lectores han tenido la oportunidad de tener un encuentro en formato-café con Elvira Lindo. El encuentro ha tenido lugar a las cinco de la tarde en la librería Elkar de la calle Bergara, y no han faltado a la mesa los cafés, las infusiones y las pastas.

Elvira Lindo ha charlado acerca de su último libro, Noches sin dormir (Seix Barral, 2015), un diario de la ciudad donde vivió entre 2004 y 2015. Lindo ha reconocido que lo que más le costó fue encontrar el tono adecuado para el libro. Tras leer lo que había escrito, le parecía que el texto tenía un tono triste y pesimista que no concordaba con la experiencia formada en el recuerdo. Es por ello que la escritora nacida en Cádiz ha afirmado que el diario no define del todo al escritor, ya que cuando se aborda dicho género se tiene una tendencia hacia lo trágico. Noches sin dormir no sólo nos ofrece un diario cultural, sino que también nos habla del flujo de la vida cotidiana —con pasajes duros pero impregnados de humor—, de ese otro Nueva York cinematográfico al que es ajeno el turista, etc. Y es que Lindo ha reconocido que los turistas suelen ir a la ciudad con una idea preconcebida, y que pocas veces suelen salirse de ese esquema. “New York es una ciudad mágica, pero también engañosa”.

Al principio Elvira Lindo le pasó el texto a su marido, el también escritor Antonio Muñoz Molina, y éste le animó a que lo publicara. La escritora se lo dio a su editora, y ésta le confesó que era un libro “valiente”, ante lo cual la propia escritora se quedó indecisa. “¿Qué habrá querido decir con eso?”. Lindo ha traído a colación una cita de Philip Roth: “conviene sentir algo de vergüenza al publicar, ya que eso quiere decir que en libro hay algo importante”. Curiosamente, ha sido Noches sin dormir el libro que le ha granjeado mejores críticas.

Elvira Lindo también ha charlado sobre la piratería y el impacto de las redes sociales. Respecto a la piratería ha afirmado que hasta hace poco era difícil e impopular hablar sobre piratería, y que debemos tomar mayor conciencia en esa cuestión. Y, por supuesto, valorar la cultura como algo esencial en nuestras vidas. Lindo cree que hemos caído en la dinámica del consumir por consumir, y que no tiene mucho sentido descargar y acumular miles de documentos que no vamos a poder disfrutar por falta de tiempo.

En cuanto a las redes sociales, se ha mostrado crítica con la tendencia al linchamiento que se está produciendo últimamente —ha citado como ejemplo el caso reciente de Gay Talese—, y ha afirmado que estamos cayendo bajo una cultura muy reactiva. La escritora cree que cada vez tomamos menos tiempo para reflexionar sobre lo que estamos viendo, escuchando o leyendo, pero que sin embargo escribimos o twitteamos cada vez más. Paradójicamente, resulta tan grande el nivel de exposición que sufrimos en las redes sociales que en ocasiones llega a limitar o a ahogar la propia libertad de expresión, ya que ello atemoriza en cierta medida a la gente. Lindo ve un punto de infantilización en esa tendencia a tener que hablar y comentar en incesante cascada una serie de cuestiones que realmente no son trascendentales.

La hora del café ha pasado volando. Los lectores se han marchado satisfechos pero con ganas de más. Buena señal.

XXI. mendeko irakurletegiak

Koldo Mitxelena Kulturunean Liburu-saltzaileen Munduko lehen topaketa egin zen bai atzo eta bai gaur. Atzo liburu-denda klasikoei buruz hitz egin zuten. Gaur, berriz, etorkizuneko liburu-dendei buruz. Jorge Carrión aritu da moderatzaile lanetan, eta Madrilgo Tipos infames, Bartzelonako Nollegiu eta Lisboako Ler Devagar liburu-dendetako arduradunek beren esperientziaz hitz egin dute.

Hainbat gauzetan bat etorri dira. Hiruren ustez, liburu-denda liburuaren inguruan eratutako kultura-espazio bat da, hiria edo auzoa eraikitzen laguntzen duena eta zerbait gehiago eskaintzen duena. Liburua bera ez da garrantzitsuena, irakurleak sortzea eta haiek harremanetan jartzea baizik. Nollegiuko arduradunak aitortu duenez, bere liburu-dendan ba omen da WhatsApp bidezko irakurle talde bat, liburuen inguruko iruzkin eta gomendioak sare sozialen bidez egiten duena. Eta sare hori liburu-dendari esker sortu da. Gainera, irakurketa ez da bakarkako lana. Onena liburuez hitz egitea da, hor hasten da benetako gozamena.

Bestalde, liburu-saltzailea ez dute saltzaile huts gisa ikusten, irakurleen arteko harremanak errazten dituen eragile gisa baizik, bitartekari gisa alegia. Horrez gain, liburu-denda horiek badute berezitasun bat: irakurri nahiko lituzketen idazleen liburuak jartzen dituzte salgai. Tipos infameseko arduradunak esan duenez, dagoeneko bere liburu-dendan bezero finkoak omen dituzte, parrokianoak, eta berarentzat hori poz izugarria da. Gogo bizia eta grina transmititzea ere bere zereginaren zati bezala ikusten dute. Liburutik abiatuta, hari ezberdinak uztartzea bilatzen dute, konplizitateak ehuntzea. Liburu-dendetan gauzak gertatu behar dira, espazio biziak izan behar dute. Hitzaldian iradoki den bezala, gaur egungo liburu-dendak irakurletegiak dira liburu-dendak baino gehiago.

Carrionek gogorarazi du liburu-dendak espazio dinamikoak eta hibridoak izan direla betidanik. Antzinako Grezian eta Erroman liburu-dendak eta inprimategia leku berean zeuden, eta han biltzen ziren bai liburu-saltzaileak bai irakurleak. XIX. mendean, kafea Europara heldu zenean. Kafea edaten zen liburu-dendetan tertuliak egin bitartean. Gaur egun, ardoa, DJak, performance-ak eta beste hainbat ekitaldi topa daitezke XXI. mendeko liburu-dendetan. Aipatu hibridazio hori liburu-denden espirituan, ADN-an dago hasiera-hasieratik.

Irakurleari gauzak errazte aldera, Nollegiun liburu-dendan, adibidez, liburu-probalekuak dauzkate. Arropa-dendetan arropak probatzen ditugu ba! Zergatik ez liburu-dendetan? Liburua hartu, zenbait orrialde irakurri, eta gustatzen bazaizu erosi. Eta gustatzen ez bazaizu, liburua utzi eta kito.

Lisboako Ler Devagar liburu-dendan irabazten duten diru urria liburuetan gastatzen dute, eta banatzailea edo argitaletxea ez eta liburu-denda da liburuen jabea. Gainera, Obidos proiektuan parte hartzen dute. Obidos herrian abandonatutako eliza bat dago, eta espazio kultural berezi bat sortu dute: hamaika liburutegi, literatur jaialdiak, azoka ekologikoa, arte-galeria, museoak, upategi-taberna… Arestian esan bezala, hibridazioa da etorkizuna, beti ere liburuaren esentzia galdu gabe.
Beste datu esanguratsu bat. Liburu-denda horietan ez dute saltzen atsegin ez duten libururik. Are gehiago, Tipos infameseko arduradunak esan duenez, behin liburu-dendako sortzaileetako bat etorri omen zitzaion liburu bat eskutan, eta honako hau esan zion: “nire laguna izan nahi duenak liburu hau irakurri dezala”.

Gauza jakina da: esadazu zer irakurtzen duzun, eta nolakoa zaren esango dizut.

Munduko Liburu-Saltzaileen Topaketa

Encuentro Mundial de Libreros

Elvira Lindo @ Elkar

Elvira Lindo @ Elkar

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *