23

Ira / 2011

Zinemari buruzko beste blog bat?

Autorea: Liburu dantza
Revista ORHUM

ORHUM aldizkaria, nire zineklubeko garaiak.

Izugarri gustatzen zaizkit blogak. Zinemari buruzkoak eta beste motatakoak. Aitortu behar dut zinemaren berri edukitzeko internet erabiltzen dut papera baino gehiago. Ez pentsa, aldizkariak eta liburuak maite ditut ere, asko gainera, baina irakurketa lasai batez gozatzeko. “Batallita” gehiegi ez dut kontatu nahi, baina nire zinemazaletasuna agian “Visión 3” aldizkariarekin hasi zen. Gero etorri ziren “Pantalla 3”, “Interfilms” (biak argazkiengatik), hirugarren pausu batean “Fotogramas”, “Imágenes”, gero “Dirigido” eta azkenik “Cahiers”. Tartean, denetik gustatu zait irakurtzea, fanzineak, unibertsitateko argitalpenak…eta gaur egun, blogak.

“Cenizoek” esaten dute blogen arazoa dela edonork idatzi dezakeela zinemari buruz. Beno, behintzat aurrerapausu bat da, jendeak idazten du eta. Horretarako indarrak izan behar, eta gogoak, ez da gutxi! Irakurleok bilatuko dugu webgune bakoitzean zer interesatzen zaigun gehien, edo zein bisitatzen dugu bakarrik bitxikeri edo argazkien bila.

Eta blog honen ekarpena zein izango da? Nire asmoa da zine-programatzaile baten ikuspuntua sartzea mundu honetan. Filmak komentatzeko badago jende asko, eta noizean behin nik ere egingo dut, gustatzen zaidalako. Baina gure laneko zenbait kezka eta prozesuei buruz eztabaidatzea lortu nahi dut, ikusle parte-hartzaile handiagoak lortzeko. Garai hauetan edonork programatu dezake bere etxean zinemaren historia guztia. Dena den, ni oraindik konbentzituta nago aholkularien garrantziaz. Programatzaileok gainera ardura bat dugu film interesgarriak duintasunez aurkezteko, testuinguru bat ematen, loturak sortzen…Irizpide asko daude zinemaren pasioa pizteko eta konpartitzeko. Egin dezagun guztion artean. Blog honetan ere bai. Zuen zain….

 

 

3 comments

  1. Felicidades por el estreno, Josemi. Ten cuidado con Cahiers: Su lectura a largo plazo puede producir efectos perjudiciales para la salud mental.

  2. Conociéndote y con la declaración de intenciones que acabas de hacer, con un planteamiento muy original, creo que voy a ser un firme seguidor de tu blog, Josemi.