29

Urr / 2017

Usue

Autorea: Liburu dantza

Por María Lizarraga Garmendia

Boulevard erlojuaren inguruan zebiltzan haurrekin jolastu ondoren, are plazer handiagoa izan zen Usuerekin topo egitea, fikzioaren eskutik izan bazen ere. Kaleko haurrak mozorrotuta zeuden, edo hori baino gehiago, manta eta oihal beltz azpietan ezkutatuta. Aurpegiak ere zirriborro beldurgarriez estalita zituzten. Baina Usuek ez, Usuek ez du halako trapu eta zirrimarra beldurgarrien beharrik, hark beldur emateko aski baitu haren indarra.

Errementari Victoria Eugenia. 5

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteari esker, atzo ilunabarrean Donostiako Antzoki Zaharrean Usueren presentziak harritu ninduen; nola azaleratzen den haren istorioa. Usue bilakatzen da pelikularen protagonista errementariaren gainetik. Karlisten arma ahaltsuek dutena baino indar handiagoa du Usuek; Alfredo komisarioa baino aberatsagoa da – diruz ez noski –; herriko hiztunenak baino gehiago esaten du, hiztun horren hitz kopuru erdira ailegatzen ez bada ere, eta errementaria baino ausartagoa da, gorputzez mila aldiz txikixeagoa izan arren.

Ez da kasualitatea role pisutsu eta indartsu hori betetzen duen pertsonaia neska izatea; eta ez da kontingentea ere ez. Istorioak beste norabide bat hartuko luke pertsonaia hori mutil bat izango balitz. Izan ere, nazkatuta gaude pantailaren beste aldean – eta nola ez, gure aldean – mutil heroiak ikusteaz; kemena eta indarra beti gizonezkoekin erlazionatzeaz; infernuarekiko indiferentzia beti gizonezkoek erakusteaz; gauetan baso ilunean soilik gizonezkoak irudikatzeaz; zorigaiztoko errementari batengana hurbiltzeko ausardia soilik gizonezkoek dutela uste izateaz. Ordea, Errementari ez, pelikula hau ez da beste bat gehiago.

Inauguración. 21

Pozgarria da Usueren edozein keinu feminista zeuk bakarrik txalotzen ez duzula sentitzea; ez zarela modu jakin horretan pentsatzen duen bakarra. Antzokian geunden guztiok txalotu genion Usueri, eta hori pozgarria da.

Los comentarios están cerrados.