23

Ira / 2011

Zinemari buruzko beste blog bat?

Autorea:

Revista ORHUM

ORHUM aldizkaria, nire zineklubeko garaiak.

Izugarri gustatzen zaizkit blogak. Zinemari buruzkoak eta beste motatakoak. Aitortu behar dut zinemaren berri edukitzeko internet erabiltzen dut papera baino gehiago. Ez pentsa, aldizkariak eta liburuak maite ditut ere, asko gainera, baina irakurketa lasai batez gozatzeko. “Batallita” gehiegi ez dut kontatu nahi, baina nire zinemazaletasuna agian “Visión 3” aldizkariarekin hasi zen. Gero etorri ziren “Pantalla 3”, “Interfilms” (biak argazkiengatik), hirugarren pausu batean “Fotogramas”, “Imágenes”, gero “Dirigido” eta azkenik “Cahiers”. Tartean, denetik gustatu zait irakurtzea, fanzineak, unibertsitateko argitalpenak…eta gaur egun, blogak. Gehiago irakurri