Atzoko saioa, asteazkenekoa hain zuzen ere, animaziozko film laburren maratoi batekin hasi zen. Mota askotariko gaiak, formatu edo genero ezberdinetan aurkeztuak eta animazio metodo ezberdinak eskaintzen zizkiguten maratoi hau osatzen zuten bederatzi filmek. Post honen izenburuari helduz topatzen dudan lehengo arazoa labur guztiak aipatu eta post labur bat idaztea da, beraz aurretiaz eskatzen dizuet barkamena luze joango naizelako. Guztietan lehena, James Cunninghamen Accidents, Blunder and Calamities izan zen. Aita zarigueia batek lotara joateko ipuin bat kontatzen die bere umeei, non animaliarik arriskutsuena gizakia den, umore beltzez eta ironiaz hornitutako lan hau dibertigarri eta oso ikuserraza suertatzen da. Gehiago irakurri
03
Aza / 2016