03

Nov / 2015

Astelehena: Animazioa, munstro klasiko eta plastikozko mamuen artean

Autor:

Hau aurrera doa eta atzo animazio laburmetraien txapelketa izan genuen. Malakias eroa eta Plymptonen azken lanak ikusteko aukera ezin hobea. Nere gauza da edo urtero labur hauek arraroagoak dira? Beti bezala denetarik ikusi ahal izan genuen baina kasu batzuetan izenburua jartzea ez litzateke ideia txarra izango jejejeje.

Bukatu bezain laster eta beti nire uztez, sorpresa txiki bat izan genuen «Frankenstein». Itxaroten ez nuen horietakoa da. Gainera Tony Todd ikustea eskertzekoa da beti. Filme honetan munstroa inoiz baino biziagoa ikusten dugu gure gaur egungo mundua ulertu nahian baina guztiz galduta. Gero jakingo dugu guztien iritsi orokorra.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=KeDIqFtHEEY[/youtube]

Afari lasai baten ondoren The guest labur originala eta egunaren plater nagusia.Gekijourei edo hobeto izana Mamuen antzokia da Hideo Nakata ospetzuaren azken lana. Beldur zuzena, umore gabekoa. Gertatzen den lekuan normalean erabiltzen den gauz bat hartu eta amesgaiztoen garraiobide bilakatzen duenetarikoa. Ulergarria, hau ezin dezakegu esan japoniar filme guztiekin, eta nahiko zuzena.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=FH7JY-yaNPY[/youtube]
Beste alde batetik azken egun hauetan atsedenalditan musikaren bolumena altuegia dagoela iruditu zaigu askori. Ondokoarekin hitz egitea ezinezkoa bihurtuz. Badirudi Josemiri komentatu ostean gauza konpondu dela. Txalo bero bat orri. Gaur «courtain», gehien deitzen didan filmetariko bat dugu ikusgai. Beldurra ematen dit.

Los comentarios están cerrados.