28

Urr / 2015

Beldurrezko adiskide ilara bat

Autorea:

Gure aste maitatua bueltan dugu berriz ere baina egun batzuk lehenago topagunea xelebre bat izaten da; abonuen salmenten ilara.
Abonuak eta bere leku kuttuna lortzeko ilara bat besterik ez dela uste duenak oker dabil. Askorentzat ekitaldi hau beldurrezko astearen hasiera da. Ostegunaren afal ordurako ehun bat lagun bilduta gaude. Ostiralean eguzkia ateratzen denean zenbaki hori bikoiztuta egongo da. Bertan, beti adiskidetasun giro batean, oso denbora pasa ezberdinak aurkitzen dira; karta jokoak, “rol” jokoak, bideo-jokoak… baina nik gehien gustuko dudana urtean zehar ikusi ez dudan jendearekin hitz egitea da, nik eta beste guztiak. Nahiz eta zinema elkarrizketen protagonista izan denetatik dugu hizketagai, orain honekin, gero beste horiekin, azken bidaiak, jaio den haur horren argazkiak…
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=Iqyy7zvy8WM[/youtube]

Egun honetan nik, nire lantxoa daukat: ilararen antolakuntza. Egia ezan arraroa da arazo handiak egotea baina egia da ere beti norbait dagoela arauen gainetik dagoela uste duena. Lan erraza da, norbait etortzen denean bere lagun taldearen izen guztiak ematen dizkit. Nik denak idatzi eta talde zenbaki bat ematen diet.

Libreta garrantzitsua

Libreta garrantzitsua

Ordu jakin batzuetan ilaran zehar joaten nahiz talde bakoitzean zenbat jende dagoen zenbatuz eta talde batean beharrezkoa den baino jende gutxiago bada beraiekin hitz egiten dut modu onean konpontzeko. Ostiral goizean antolakuntzako jendearekin nere azken aldiz joaten nahiz dena ondo dagoela egiaztatuz eta eserlekua aukeratzen laguntzeko lagun taldeek elkarrekin egon daitezen.
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=__lqppIqgBQ[/youtube]
Baina ez gaude bakarrik!!!! Antzokiaren aurrean dagoen gozotegia urtero goraino dauden hiru edo lau erretilu ematen dizkigu eta ostiralean hau errepikatzen da baina oraingoan Josemi eta bere jendearen eskutik. Honetaz gain, janaria ez zaigu falta eta daukagun guztia besteekin banatzen dugu. Berdina gertatzen da aulkiekin, nahiz eta bakoitzak berea eraman gero edozein esertzen da eta gu berriz berdina egiten dugu besteen aulkiekin. Lehen esan dudan bezala adiskidetasuna airean dabil alde batetik bestera. Eta nora iritsi nahi dut nere lehen sarrera honetan? Ba jende berria etortzeko animatzera!!! Hemen ez dago inor bakarrik eta ez gara munstroak, munstroak ikustera gatoz, hori bai 😉

Los comentarios están cerrados.