01

Aza / 2015

1.eguna: Halloween

Autorea:

Ba hemen nago Hallowen gau luzearen ondoren. Lehenengo eguna gauza ezberdinak eta betiko giro onarekin joan zaigu eta hemen gaude arratsaldera begira.Errepaso txiki bat egin dezagun ondo iruditzen bazaizue.
Absolutely anything filma izan da “astea” asteko aukeratua. Monty Phyton ospetsuen eskua nabarmena da luzemetrai guztian zehar eta esan behar barre asko eginarazi digula. Hoberena dudarik gabe txakurrarekin zerikusia duten zati guztiak. Dibertigarria baina txakurraz aparte ez da gure buruetan denbora asko jarraituko.


Subotika laburmetraia, egia ezan, ez da gure gustukoa izan. Barregarria izaten saiatzen da baina irribarre pare bat baino ez digu lapurtu. Ondo egina eta idei on bat bai baina ez dakit ez dit bete, erdian geratzen da nahi baina ezin batean.
Howl itxaroten nuen lan bat zen.Banekien zer aurkituko nuen eta bere lana egiten du. Bukaeran pittin bat burua galtzen du baina orokorrean pozik. Lehenengo otsogizonak jasotzen duen jipoia ez da askotan ikusten. Odola laster agertu da aurten :)Mozorro txapelketaren ondoen

L’ours noir laburra Hallowen gauari hasiera eman zion eta hasiera aparta gainera. Artza beltzarekin kontuz ibili behar da. Baina norbaitek arauen gainetik pasatzen bada gu pozik, hori bai, dena garbitu dezala mesedez.
Baskin turkiarrak logureak esnatu zituen. Ez da lehengo aldia idei on bat bide erdian galtzen dela. Penagarria benetan filme hau azken ordu erdi aparta bait du. Baina lehenengo erdia eta amaiera erraz batek min asko egiten dio. Ala ere ikusi beharrekoa nire uztez.

Sion Sono jaunaren azkenetariko lan batek amaiera eman zion gauari, Tag. Beste odol jai bat. Arraroa bezain dibertigarria baina… oso japoniarra. Bukaera arte ez dugu jakiten zergatik denbora guztian neska protagonistaz aparte agertzen diren guztiak hiltzen doaz behin eta berriz gure txaloen artean. Ez dut hemen esango, noski. Niri asko gustatu zait baina ez dut uzte jakiten borrokan egongo denik.Guzti honen ostean eta laurak pasata antzokitik irten ginen lo pixkat egiteko eta gaur arratsaldeko bostak buruan dugula.

Los comentarios están cerrados.