05

Aza / 2015

Asteazkena: egun luzea bezain ona

Autorea: juanjo

Atzo denetatik izan genuen ikusi genituen bost filmetan. Errepasatu ditzagun.
Bridgend ipar-europarrak eguna hasteko aukeratua izan zen. Benetako gertaera batean oinarrituta, gau batean ikusiko bagenu logureak esnatuko zituen dudarik gabe. Anbientazio ona baina akzio gutxi. Bozkatzean jan egingo dugula uzte dut.
YouTube Preview Image

Hurrengoa La semana the movie distiratsua izan zen. Zoritzarrez distira guztia lehen erdian dago, gero beste kontu bat ba. Ez dut filme honekin oso gogorra izan nahi barre handiak eginarazi bait zidan baina bertan jende askoren falta somatu nuen. 500 bat lagun biltzen gara egunero. Ze handia Imanol!!!!!!

Pijamaman eta Imanol

Pijamaman eta Imanol


Arratsaldea bukatzeko Miss Hokusai japoniar animazio filma. Berriro ere benetan izandako istorioa. Oso ona teknikoki eta zehatza historikoki. Akzio edo eta fantasia falta min egingo dio.
Afaldu ostean jaia iritsi zen bi lan oso dibertigarriekin: The Hallow Erresuma batuarra berriz ere baso batera eraman zigun. Ongi etorria ez den famili berri bati bai herriko biztanleak eta basoko “bizilagunak” gauzak zailak jarriko dizkiote. Banekien gau honetan ondo pasako nuela.
Atzoko azken lana Stung “monster movie” dibertigarri bat izan zen. Guri gustatzen zaigunetarikoa. Azkarra, zentzurik gabekoa eta odoltsua. Auskalo non galdutako etxe erraldoi batean festa bat pikutara doa erle erraldoi batzuk inbitazio gabe agertzen direnean. Eta ongi etorriak izan daitezela!!!!
YouTube Preview Image
Laburmetraiei dagokionez ezer ez nabarmentzeko. Beti bezala, denetatik aurkitzen ari gara. Eta ez da gauza txarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude