Victoria Eugenia dFERIAn

Apunte bat Victoria Eugenia antzokiko programazioaz aurtengo dFERIAn, astelehenetik martxoaren 9tik, ostegunera. Identitatea da dFERIA 2015 edizio berriaren gaia. Identitatea, gure ezaugarriak, besteengandik bereizten gaituztenak. Identitatea adiera zabalean: norberarena, nork bere buruaz duen kontzientzia, edo norberaren bilaketa; kolektiboa, hainbat alderditan: politika-, migrazio-, gizarte-, kultura- eta arte-kontuetan, hautu sexualean edo genero-auzietan. Bakarka edo taldean, bestelakotasunak eta haien ondorioak, batzeko, banatzeko edo barne hartzeko faktore diren aldetik.

solitudes5.min

dFERIAko lehenengo egunean, martxoaren 9an KULUNKA Solitudes aurkeztuko du. Bakardade mota ezberdinei buruz. Gizon alargun zahar bat, bere semea eta iloba, eta semea zaindu ahal izateko kalean prostituitzen den emakumea… Bizirik irauten saiatzen dira guztiak, belaunaldien arteko inkomunikazioan bizi den gure gizartean. Keinuzko antzerkia, MOZORROAK ere olerki-zubi gisa. Aurreko ikuskizunarekin, Andre&Dorine, ikusleen Saria eta Dramagintza Onenari Saria jaso zuten BIRMINGHAMEKO BE JAIALDIAn. Solitudesek nortasunaren galera familiaren baitan planteatzen du hemendik identitateaz aritzen den ikuskizuna daukagu. Beste batzuen artean Solitudes ikuskizuna Baionako Escene National antzokiko eta Victoria Eugenia antzokiko elkarren ekoizpena da.

Bigarren egunean La calma mágica ikuskizuna TanttakaCDNren eskutik. Oliverrek ordenagailuaren aurrean lo hartu eta bezero batek burukadak joaz mugikorrarekin grabatu dio. Oliverrek bideoa ezabatzea eskatuko dio bezeroari eta honek errefusatu. Bi burugogorren arteko borroka hori da duintasuna eta bizitzaren esanahiaren bilaketari buruzko istorio honen abiapuntua. Alfredo Sanzol da autorea eta eskena zuzendaria. Egilearen aitari, berarekin berriz hitz egiteko nahiari eta pertsonen betiko desagerpenaren errefusari eskainia.

La calma mágica_CDN&Tanttaka

Asteazkenean Carmelo Segura Companhia gaztea. Walking City-k egungo hiri handietako sistemak kritikatu eta parodiatzen ditu. Sistema horrek, askotan, ito eta amesten galarazten gaitu. Walking City-k pertsona ezberdinak gure buruan barneratzera eramaten gaitu. Eskalea, etorkina, drogazalea, bikote barruko harremanak edo mugikorrak. Gizarte-sentsibilizazio handiko ikuskizuna. Londresen 10 urte eman eta gero, Carmelo Segura Madrilera bueltatu da. Oso berria da konpainia. 2013ko urtarrilean sortua, Walking City bere lehen proiektua da. Konpainiak tendentzia berriak bilatzen ditu mugimendu-lengoaiaren eta antzerki fisikoaren arloan eta dantza garaikidea du diziplina nagusia. Euskal Herrian estrenaldia.

foto3-walking-city

Esloveniako Ljubianatik Mladinsko Theatre etorriko zaigu Victoria Eugenia antzokiko programazioari itxiera ematera dFERIAn. Ikuskizuna: ¡Maldito sea el traidor a su Patria!. Mladinsko Theatre 1955ean sortu zen. Ljubljanako lehen antzoki profesionala izan zen haur eta gazteentzat. 80ko hamarkadan konpainia garaikidea bilakatu zen, ikusle gazteei zuzendua, bere jarduera diziplina anitzeko ikerketan eta asaldura politikoan oinarrituz. ¡Maldito sea el traidor a su Patria! Jugoslavia ohiaren desagerpenari buruzko istorioak garatzeko antzerki-laborategia da. Izenburua desagertutako herrialde horren ereserkiaren azken bertsoa da. Gerraz eta trauma politikoez baliatzen dira galdera unibertsalak egiteko: askatasun artistikoaren eta sozialaren arteko mugak, norbanakoaren eta taldearen erantzukizuna, tolerantzia eta estereotipoak. Eslovenieraz izango da goitituluak euskaraz eta gazteleraz izanik. Espainol estatuan estrenaldia.

Maldito sea el traidor a su patria_Theatre Mladinsko (6)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.