Euskararen presentzia dFERIA gero eta nabarmena izaten da hainbat urtetik hona. Oroigarri gisa gainbegirada telegrafikoa egingo dugu dFERIA 2015eko honetan euskararen presentziaz.
Emanaldiak:
Gau arabiarra (Hika Teatroa, Kabia eta PABELLON 6). Larunbata, martxoaren 7an eta igandea, 8an. Gazteszena aretoan arratsaldeko zortziretan.
New Orleansko Cyrano (Vaiven Teatroa). Asteartea, martxoaren10ean. Imanol Larzabal aretoan goizeko 11:30etan.
Irakurriz (Shakti Olaizola). Asteartea, martxoaren 10ean. Victoria Eugeniako Klubean arratsaldeko 7:30etan.
Jauzi hirukoitza (Pikor Teatroa). Ostegunea, martxoaren 12an. Imanol Larzabal aretoan goizeko 12etan.
¡Maldito sea el traidor a su Patria! (Theatre Mladinsko). Ostegunea, martxoaren 12an. Victoria Eugenia antzokia arratsaldeko 8:30etan. Esloberaz izango da baina goitituluekin euskaraz eta baita gazteleraz ere.
TeatroSOLO proiektuan ere bi proposamen euskaraz izango dira. Lekuko, Topo geltoki batean eta Hitza, eskola batean.
Jarduera paraleloetan:
dFERIAko jarduera. dFERIA hasi baino lehenago hasitako eta dFERIA amaitu eta gero jarraituko duena hasiberrientzako idazkera dramatikoko ikastaroa da Patxo Telleriarekin.