Prezio eta beherapenak

Duela egun batzuk Donostia Kulturak hurrengo seihilabeteko programazio osoa aurkeztu zuen. Victoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean, Kursaal Auditorian izango diren antzerki eta dantza ikuskizunak banan bana aztertzen jarraituko dugu aurki baina bitartean prezio eta promozioetan berrikuntzak sartu direla azpimarratzea gustatuko litzaidake.

Hasteko sarrerek, urtarrilaren 22a baino lehenago erosten badira, %50eko beherapena izango dute. Deskontu ederra aurre-salmentari bultzada emateko asmoz, baita Gabonetan ere aukera emateko sarrera-opariari. Zaleek goza dezaten antzokietan ikuskizunekin. Gehiengoari ezarriko zaio beherapena, 36 ikuskizunetik 28k inguru promozio honetan sartzerik izango dute.

Bigarren berri ona anfiteatroko prezioa da. Askoz merkeago jarri da Victoria Eugenia antzokiko prezioen kate arrunta haustuz eta bertan izango diren ikuskizun guztietan. “Paradisu” ideia berreskuratuz, “gallinero”tzat ezagutzen zen kontzeptua. Gainera, aitzakiarik gabe, prezio merke, arrazoizko eta eskuragarriak eskainiz zale, gazte eta edonori.

Berritasun gehiago badaude, horretarako Donostia Kulturako Web orrian aurki ditzakezunak.

Un comentario

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.