Eskolatik antzokira: haurrentzako emanaldiak


Eskolatik Antzokira Donostia Kulturak sustatutako programa didaktikoa da, ikasle haur eta gazteei zuzendua. Antzerkiaren inguruan haur eta gazteen sentinkortasuna eta hezkuntza garatzea du helburu. Arte eszenikoen mundua gure inguruko ikasleei hurbiltzeko, eta haien prestakuntza pertsonal eta akademikoaren aurrerabidean lagundu nahian, programazio askotarikoa eta kalitatezkoa diseinatu dugu, haietako batzuentzat lehen esperientzia ahaztezina gerta dadin.

Gehiago irakurri

Cien años del nacimiento


Apunte hau gaztelaniaz idatzita dago

Se cumplen cien años del nacimiento de Luis Mariano y diez años de la creación de la Asociación Lírica Luis Mariano de Irún. La Asociación celebra ambos acontecimientos con la producción de la ópera Madama Butterfly de Puccini, dirección escénica a cargo de Giovanni Dispenza y dirección musical de Aldo Salvagno. La soprano japonesa Hiroko Morita encarnará a Madama Butterfly. El Teatro Victoria Eugenia de Donostia/San Sebastián se suma a las dos efemérides abriendo sus puertas el próximo 20 de marzo, jueves.

Gehiago irakurri

Prezio eta beherapenak


Duela egun batzuk Donostia Kulturak hurrengo seihilabeteko programazio osoa aurkeztu zuen. Victoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean, Kursaal Auditorian izango diren antzerki eta dantza ikuskizunak banan bana aztertzen jarraituko dugu aurki baina bitartean prezio eta promozioetan berrikuntzak sartu direla azpimarratzea gustatuko litzaidake.

Gehiago irakurri

dFERIA 2014ko kartel lehiaketa


Mugak da aurtengo dFERIAko edizioko gaia. Mugak zentzu zabalean: muga politikoak, artistikoak, matematikoak, psikologiko eta fisikoak…  Errealitate ezberdinen arteko mugarrian plantatzea da edo ¿hain ezberdinak ez direnak?. Iragaziak, oztopoak, eragozpenak, mugak, mugarriak, sensazioak…  Zeharkatu behar ez dena edo agian nahitanahiez zeharkatu eta gaindutu behar direnak.

Informazio gehiago dFERIAn

Haurrentzako tailerra


Etxean haurrak direnean, pozak ugaritu egiten dira. Nola ez ba? Ez da izaten aspertzeko astirik. Noiznahi gertatzen da zerbait, pasadizoren bat. Pasadizo bat, gero behin eta berriz kontatuko duguna, besteak asper-asper eginda utzi arte; pasadizo bat, umeen CV txikitatik osatuz joateko gaia emango diguna bat-batean. Umea bakarra denean, askoz errazagoa da edozein senide edo laguni “uztea”, baina bat baino gehiago direnean… orduan gauzak bihurritzen hasten dira, eta zailagoa da boluntarioak aurkitzea bikotea afaltzera, zinera edo antzerkira joan dadin…

Gehiago irakurri

Udako deskontuak eta promozioak Donostian


Jendea antzokietara erakartzeko, leialtasuna eta egoera ahulenean dauden gizataldeak sarituko dituzten deskontuak eta abantailak eratu ditugu. Egia esan, hauek ez dira batere garai onak “lirikarako”. Hala da. Ez dira garai onak inorentzat. Ikuskizunetan ere BEZa % 21era jasotzeak erabateko galbidean jarri ditu arte eszenikoak. Espainiako gobernuko aztiak eta haien laguntzaileak oker daude, eta gainera badakite oker daudela, baina ez dute okerra zuzentzen. Nork ordaintzen du hori? Betikoek; herriak eta, kasu honetan, artistek. Zer egin dezakegu antzokiok?

Gehiago irakurri