X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

612 euro, Jon Arretxe

Ez naiz literaturan aditua, edo filologoa edo horrelakorik. Baina nik esango nuke eleberri hau errealismo magikoaren alorrekoa dela. Hau bai igerilekura botatzea. Baina erne. Zeren eta errealista dela ez dago ukatzerik. Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen dela aipatzearekin dena esaten dugu. Orduan magia non ageri da? Harry Potter ez da inondik inora azaltzen, baina idazlearen umore eta ironiak Asterixen herrixkan gaudelaren irudipena ematen dio. Honek ez du esan nahi bizimodu garratzeko giroa kolore arroxan margotzen duenik. Aldrebes, ez digu zipitzik aurrezten eta nobela beltzeko ingrediente gordinenak azaltzen dizkigu: putetxeak, trafikanteak, prostitutak, etorkin ilegalak, hilketak, lapurretak, denetatik. Baina protagonistari gertatutako komeri eta aldrebeskeriek XXI mendeko Pernando Amezketarraren zantzua ematen diote ezbairik gabe. Horra hor errealismo magikoa.

Baina benetan azpimarratu beharrekoa Toure sasidetektibearen pertsonaia bera da. Hura pagatuko duen dirurik ez dago. Ikutzen duen guztia kakazten duen Midas errege horietako bat da hain zuzen. Eta eskerrak horri ametsetan ere biziko ez genituen gertaerak biziko ditugu. Lisboan Pessoaren estatua dagoen bezala, San Frantzisko auzoan pertsonai honena (edo bere egilearena) jarri beharko luke alkateak. Sinadurak hemen azpian, faborez.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *