X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Giltza, cuento infantil de Arrate Egaña

Liburu honetan hamaika urteko mutilari etxeko giltza eman diote gurasoek. Honek sekulako poza emango dio, autonomia eta askatasunaren bidea lehengo urratsa iruditzen zaiolako. Baina bide hori ez da beti erraza izango eta beldurra eta bakardadea jasango ditu.

Niko, protagonista, misteriozko abentura batean ea nahigabe murgilduko da eta bere ingurukoekin sortzen diren harremanen bitartez desio duen heldutasunerantz pauso bat emango du.

Nerabeek disfrutatuko dute liburu honekin. Misterioa argitzen ahaleginduko dira eta bien bitartean beraiengandik gertu dauden protagonisten sentipenekin konektatuko dute.

Arrate Egañak liburu honekin 2010eko Lizardi Saria eskuratu zuen.
Marimar Agirre ilustratzaileak ezin hobeto isladatzen du istorioaren giroa.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *