X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Atrapados, Nicholas Carr

Atrapados, Nicholas CarrAtrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas           Nicholas Carr                                    Taurus, 2014. –  318 páginas 19,50 € e-book 9,99 €                                         ISBN: 9788430616893      

Este post está en euskera.

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin hasi berri dugun lankidetzari esker, hilabetean behin zientzia eta teknologia alorreko liburuak aipatuko ditugu Zientzia Kaiera blogean eta Liburu Dantza blog honetan.

Nicholas Carr (1959), izen handiko idazle estatubatuarra da eta bereziki aipagarriak dira teknologia alorrean idazten dituen saiakera lanak. Besteak beste, Pulitzer sariaren finalista izan zen Superficiales ¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes? liburuarekin. 2014an, berriz, Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas, kaleratu zuen eta bertan automatizazioak eta softwareak gaur egungo bizimoduan eragiten dituzten ondorioak aztertzen ditu ikuspegi kritiko batekin.

Ez pentsa Carr teknologiaren aurka dagoenik, alderantziz, azken aurrerabideen erabiltzaile sutsua izanik, etika mailako kezkak azaltzen dizkigu. Liburuan zehar azterketa historiko eta adibide ugari tartekatzen dizkigu eta azken kapituluan, behin eta berriro baieztatzen digu egunero erabiltzen ditugun tresna eta lanabesak gure bizitzaren atal edo zatiak direla. Adibide gisa, belarra mozteko sega eta baserritarraren arteko lotura aipatzen ditu. Segak eraldaketa handia ekarri zion baserritarrari eta igitaiarekin konparatuz, belarra mozteko baldintzak askoz hobeak ziren. Teknologia alorrean gauza bera lortu behar dela dio, automatizazioaren teknologia digitalek bizi kalitatea hobetzen lagundu behar digutela defendatzen du.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *