Mikel Hernandez Abaitua
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak
Alberdania, 2010
156 páginas. 15,80 € e-book 11,06 €
ISBN 9788498682434
Mikel Hernandez Abaitua (Gasteiz, 1959) ha escrito una crónica autobiográfica sobre sus vivencias políticas y culturales que constituyen un elemento de referencia para conocer la generación de los ochenta.
Este post se ha recibido en euskera.
Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dizkigu, hain zuzen, egileak zuzenean ezagutzeko aukera izan zituenak.
Besteak beste, Miren Jone Azurza, Josu Landa, Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta, Ramon Saizarbitoria, Iñaki Aldekoa, Pedro Alberdi, Zeruko Argiako garaiak, Oh! Euzkadi, Pott eta Susa aldizkariak, Donostia Hiria ipuin sariak eta Obabakoak liburuaren argitalpena. Politika alorrean, berriz, ETAren atentatuak, adibidez Yoyesen hilketa eta bere osaba baten bahiketa.
Liburu interesgarria urte haiek bizi izan genituenontzat eta baita ondorengo belaunaldientzat ere.
Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaren aurkezpen solasaldia egingo du Harkaitz Canorekin batera, datorren azaroaren 21ean, astelehenean, iluntzeko 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan.
