X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Beti oporretan, Harkaitz Cano

Harkaitz Canoren Beti oporretan ipuin bilduma izango dute solasgai Lugaritz Kultur Etxeko Literatura eta Kafea saioan urriaren 3an arratsaldeko 17:00etan, Maite Gonzalez Esnalek gidatuko duen solasaldian.

Sarrera librea da, liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegia plataforma digitalean.

“Harkaitz Canoren azken lanaren azaleko irudiak ezin hobeto laburbiltzen du barruko ipuinek, hamabi guztira, irakurlearengan eragiten duten sentsazioa: opor perfektuen kontu hori guztia Playmobil jostailu kaxa batean soilik aurkitu (eta errepresentatu) daitekeen zerbait da. Ipuinok, hain zuzen, oporren inguruko mito nagusiak desegiten dituzte, trebetasun handiz desegin ere, arras arruntak eta irakurle askori gertukoak egingo zaizkien egoeren bidez. Mito horietako bat da haurtzaroko unerik zoriontsuenak udari lotuta egon ohi direla.. .” Estibaliz Ezkerra, Gara (2016.01.02)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *