X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Ciencia, técnica y desarrollo, Mario Bunge

Ciencia, técnica y desarrollo, Mario BungeCiencia, técnica y desarrollo. –  Mario Bunge. –  Laetoli, 2014       . – 154 páginas, 16 €. –  ISBN 9788492422647

Este post está en euskara.

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Mario Bunge (Florida, Buenos Aires, 1919), argentinar fisikaria eta zientziaren filosofo ospetsua da. 1960ko hamarkada arte Argentinan bizi izan zen, baina ondoren Estatu Batuetan hainbat unibertsitateko irakasle izan zen eta 1966tik Montrealgo McGill Unibertsitateko irakaslea izan da.

Idazle oparoa da, berrogeita hamar bat liburu idatzi ditu, gehienak ingelesez eta horien artean Ciencia, técnica y desarrollo dugu, 1980an Buenos Airesen argitaratu zuen Ciencia y desarrollo liburuaren hirugarren argitaraldi berrikusia. Joan den urtean, berriz, Memorias: Entre dos mundos bilduma argitaratu zuen.

Ciencia, técnica y desarrollo liburuaren hitzaurrean Bungek liburuaren tesi nagusiak aurkezten dizkigu. Alde batetik, zientzia eta teknika dira gizarte modernoaren berrikuntzaren motorrak. Honek ez du esan nahi humanitateak gutxiesten direnik, baina jada ez dira kulturaren aurrelariak eta Errenazimendu garaian izan zuten nagusitasuna galdu dute. Bestetik, garapenak orokorra izan behar du eta horretarako jakintzaren arlo guztiak bereganatuko ditu, hau da, biologia, ekonomia, kultura eta politika. Bungeren ikuspegitik parte hartze politikoa beharrezkoa da berrikuntzan aurrera egiteko. Laburbilduz, Bungeren dioenez, garapena ez da lerro zuzen bat, baizik eta poligonoa (“… el desarrollo no es una recta sino un polígono”).

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *