X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Dragoia, Arrate Egaña

Neska txinatarra da istorio honetako protagonista eta narratzailea. Berak, handitan, aitonari kometak egiten lagundu nahi dio. Gelakoek hori entzutean barre egiten diote, ez dutelako neska ondo hartzen, batez ere Lukenek, besteek baino ozenago egiten baitio barre «Gorroto nuen barre ozen eta kantari hura!». Andereñoak harremana hobetu nahian elkarrekin lan bat egiteko agintzen die. Lukenek neskatilaren aitonaren jatetxean ezustekoa hartuko du, dragoi bat ote dago han?
Azkenean, Luken eta neska lagun bilakatuko dira eta kometak askatuko dituzte igandero. Mutilaren barrea orduan beste modu batekoa izango da «…barre ozen eta kantari hark liluratu egin ninduen.»
Indar handiko ilustrazioek eta testuak istorio ederra osatzeaz gain, hainbat gaiei buruz hausnartzeko aukera ematen du.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *