X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Esperimentuen liburu aparta, Mar Benegas

Esperimentuen liburu aparta, Mar BenegasEsperimentuen liburu aparta
Mar Benegas
Susaeta, 2014
117 páginas 11,95 €
ISBN 9788467734157

Este post está en euskera.

Udako oporren atarian haurrekin batera esperimentu zientifikoetan murgiltzeko liburu bat gomendatuko dizuet. Liburutegi eta liburu dendak haurrentzako argitalpenez josiak ikusi ohi ditugu, besteak beste, ipuin ugari, jolaserako liburuak, eskulanak egiteko liburuak, sukaldaritza liburuak…eta baita ere zientzia alorreko liburuak. Gomendatuko dizuedana Susaeta argitaletxeak kaleratua da, Esperimentuen liburu aparta, formato handikoa eta liburu erakargarria irudi askorekin.

Susaeta argitaletxeak liburu honen bi bertsioa argitaratu ditu, jatorrizkoa gaztelaniaz,  Mi gran libro de experimentos, Mar Benegas, @benegasmar, idazle, poeta eta irakurketa sustatzailearen eskutik idatzia, eta euskarazko itzulpena, berriz, Iraitz Urkulok egin du.

Liburua haurrei zuzendua eta haurren hizkuntzan idatzia dago. Sarrerako orrialdeetan zientifiko gazteari zuzendutako aholkuak irakurriko ditugu, jarraian esperimentuak zer diren azaltzen da, zergatik diren baliagarriak azpimarratuz eta azkenik, zientifiko izateko zortzi oinarrizko aholku aipatzen dira, horien artean pertsona heldu baten laguntzaren beharra azpimarratzen da.

Esperimentuak bi ataletan banatzen dira: kimika atalean hamalau esperimentu ditugu, eta fisika atalean berriz, hamabi.

“Arraultza bat pilota bihurtu edo fideo batzuk dantzari bikainak bilakatu itzazu; eraiki ezazu zure espazio-ontzia edo zure kristalezko baso magikoa; euria egin dezala edo harea busti ez dadila lortu ezazu; tinta ikustezinaz idatzitako mezuak bidali itzazu, soilik zu bezalako beste zientifiko batek sekretuan irakurri ahal izan dezan… Ez da magia, zientzia baizik! Zientifiko gazte handi bat izatera ausartu zaitez!”

Liburu didaktiko eta aldi berean entretenigarria, etxean senitartekoekin edo udalekuetan lagunekin gozatu eta zientziaren uhinetan murgiltzeko aukera emango diguna.

Esperimentuen liburu aparta eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *