X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Eta orain badakit, Tere Irastortza

Poema bakoitza pieza bat den arren, behin amaiera heltzen denean, liburu osoa poema bakarra dela sentsazioa izan dut nik. Poemak harilkatzeko moduagatik, idazleak guztietan bateratzea lortu duen tonuagatik, ondo jositako orriak dira hauek. Idazkera hurbilekoa, epela, irakurleari gonbitea luzatzen diona. Eta esaten direnak, esaten direnagatik zein esateko moduagatik, gogoan iltzatuta geratzen dira, irakurlea harrapatzen dute.
Ederra da Irastortzaren poesia. Oinarri finkoak ditu, dardara eta zalantzarik gabea da. Alferrikako hitzari ihes egiten dio, idazkera sendo eta benetazkoaren mesedetan. Muinera heltzen da, pentsamenduaren eta sentimenduaren hondora, zentzumena zulatzen duten geziak dira poemak. Dudarik gabe, irakurleak gozatzeko idatzitako liburua da hau; nik gustora eta plazeraz irakurri dudana. On dagizula zeuri ere.

*Aitor Furundarena musikariaren laguntzaz idazleak emandako zuzeneko emanaldietan ere entzun daiteke poema liburu hau.
Ekhiñe Egiguren Azkune

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *