X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Familias digitales, Alfredo Abad Domingo

Familias digitales, Alfredo Abad DomingoFamilias digitales, Alfredo Abad Domingo
Palabra, 2015
187 orrialde 11,78 € Ebook: 7,49 €
ISBN 99788490612088

Este post está en euskera

Alfredo Abad Domingo (Madrid, 1961)  @AlphesTic,  fisikaria, zientzia dibulgatzailea eta irakaslea, CuriositaTICS blogaren sortzailea da, non informazio eta komunikazio teknologien inguruko aplikazioaz eta hezkuntza ikuspuntuko  hausnarketaz dihardu.

2015ean Familias digitales liburua argitaratu zuen Madrilgo Palabra argitaletxearen eskutik paper formatuan eta ebookean. Bertan, teknologia berrien inguruko gida bat eskeintzen du, bai gai honetan adituak direnentzat eta baita ere Internet saretik urrun dabiltzanentzat ere.

Egilearen iritziz Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) gizaki guztiengan dute eragina eta denok ikasi behar dugu teknologi horiekin bizitzen eta egoera berrietara egokitzen. Famili giroan gurasoak izan behar dute protagonista nagusiak eta eragile aktiboak, haurrak, berriz, behatzaileak dira, beste eragileek sortutako jarduerak jasotzen dituzte eta eragileen horien artean gurasoez gain, irakasleak, ikastetxeak eta zerbitzu hornitzaileak daude, besteak beste, Internet operadoreak,  telefonia operadoreak,  webguneak, blogak, denda birtualak, bideojokoak, sare sozialak, gailu elektronikoen fabrikatzaileak  (telefonoak, tabletak, ordenagailuak, etab.) Liburuan zehar eragile guztiak aztertzen ditu, bakoitzari kapitulu bana eskaintzen die,  eta gurasoentzako gomendio praktikoak egiten ditu beti ere Internetek dituen alde onak edo positiboak azpimarratuaz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *