X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

#Hiperconectados, Lucía Taboada

Hiperconectados, Lucía Taboada#Hiperconectados, Lucía Taboada
Planeta, 2015
180 orrialde, 15 €, e-book 9,98 €
ISBN 9788420423944

Este post está en euskera

Post hau Zienzia Kaieran argitaratu zen.

Lucía Taboada @TaboadaLucia, kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta  ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika ataletan pantailen mundu zabalari errapasoa ematen dio: sare sozialak, sare sozialetako hizkera, Interneten eta Interneti esker egiten ditugun gauzak, wifia, pantailaren menpekotasuna, whatsappa, exhibizionismo birtuala, youtuber belaunaldia, giffak eta memeak, eta liburuaren amaieran, etorkizunera hurbiltzen gaitu.

Argitalpen honek oso ondo azaltzen ditu sarean engantxatuak egotearen abantailak eta desabantailak. Mugikorrak eta sare sozialak giza harremanekin bideragarriak direla defendatzen du. Lehen jende asko bakarrik zegoen eta orain sare sozialei esker harremanak izatea lortu dute, alderantziz ere gertatzen da eta norberak ikusi beharko du zer komeni zaion. Alde horretatik, liburuak jarraibideen aukera zabala eskaintzen du eta ondo bereizten digu zer ez dugun egin behar eta zer bai teknologia berriekin.

Lucia Taboadaren iritziz mundu birtuala eta mundu errealaren arteko marra geroz eta lausoagoa da, bi munduak pixkanaka pixkanaka hurbiltzen ari dira eta ondorioz erne egon beharra daukagu. Mundu birtualean egiten ditugun iruzkinak geroz eta eragin handiagoa dute mundu errealean. Twitterren lekuz kanpoko txio bat egiten badugu, bizitza errealean eragina izan dezake. Sare sozialetan bizitza errealean baina kuxkuxeroagoak gara eta autokontrola ezinbestekoa da. Baina Internetek ez al gaitu geroz eta ergelago bihurtzen? Datuen gehigikeriak ez al digu gainkarga handia sortzen? Alde positiboan eskura dugun eta izan dezakegun material guztia jarri behar da. Taboadak azpimarratzen digu teknologia erabiltzeko eta disfrutatzeko dela. Gizartearen aurrerapenen lekuko zuzenak gara eta hori ere baloratu behar dugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *