X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Joxepi dendaria

Joxepi dendaria, Mariasun LandaJoxepi dendaria
Testua: Mariasun Landa
Ilustrazioak: Asun Balzola
Elkarlanean, 2000
46 orrialde. 9,60 €
ISBN 9788483317105

Este post está en euskara

Joxepi dendariaren ipuina 1983an argitaratu zen lehenengo aldiz euskararaz, gaztelaniaz (La tienda de Pepa) eta katalanez (La botiga de la Pepa). Orain, Valentziako merkataritza elkarteek berreskuratu dute eta valentzieraz argitaratu dute, La botiga de la Pepa, izenburupean, ipuina ezin hobeto erakusten dituelako gertuko merkataritza txikiaren baloreak. Mariasun Landa Xirivella eta Manisses herrietan egon da aleak sinatzen eta liburua aurkezten.

Istorioa goza dezakegu euskaraz, Elkarlaneko Kuku saileko edizioan, Asun Balzolaren ilustrazio ederrekin. Afektua eta gauza txikien baloreak aurkituko ditugu ipuin honetan, eta irudimenez eta adorez betetako Joxepi emakumea ezagutuko dugu. Haurrek gustura irakurriko dute, kontatzeko modua eta agertzen diren elementuak beraiengandik gertu daudelako.

Donostia Kulturako liburutegietan mailegagarri daude euskarazko aleak, eta Haur liburuaren Dokumentaziogunean orain argitaratu den alea, baita beste hizkuntzetako edizioak ere: gazteleraz, galizieraz, grezieraz eta bretoieraz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *