X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

La revolución de la impresión 3D, Hod Lipson y Melba Kurman.

La revolución de la impresión 3DLa revolución de la impresión 3D. Hod Lipson, Melba Kurman. Anaya, 2015. 316 orrialde 38,95€.  ISBN 9788441536531

Este post está en euskara.

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Zientzialariek diotenez 3D inprimagailuek (ia) edozer gauza sor dezakete eta hala adierazten zaigu Hod Lipson eta Melba Kurmanek idatzi duten La revolución de la impresión 3D liburuan. Arlo honetako ikertzaileekin lanean ibili ondoren, 3D inprimaketaren etorkizuna marrazten ahalegindu dira.

Bi aditu hauek 3D inprimagailuek gure bizitzetan sor ditzaketen aldaketak aztertu dituzte,  eta liburuan zehar egingarriak izango diren adibide ugari aipatzen dizkigute, besteak beste, bioinprimaketa edo gorputzeko atalak sortu ahal izango dira, hortzak eta ortodontziako aparailuak, audiofonoak eta edozein inplante mota egiteko aukera. Ezagunagoak edo entzunagoak zaizkigu sukaldaritza digitala, moda mundua eta diseinua, artea eta sorkuntza arloetako aplikazioak.

3D inprimaketa sistemak produkzio kate osoaren haustura dakar, abantaila handiak ditu eta ondorioz inprimaketa mota honek eragina izango du gure eguneroko bizitzaren arlo guztietan: lana, elikadura, medikuntza, ikasketak…

Berrikuntza teknologikoa interesatzen bazaizu, gustora irakurriko duzun liburua da, arrakasta  handia izan du, oraingoz sei hizkuntzatara itzuli da eta 100.000 ale baino gehiago saldu dira.  Arrakastaren arrazoia 3D inprimaketan datza, zenbaiten iritziz hirugarren industri iraultzarekin alderatu daiteke.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *