Irailaren 1ean goizeko 12:00etan Mrs. Hemingway liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da Donostiako Udal Liburutegi zaharrean (Konstituzio plaza 1, 2. solairua).
Naomi Wood, idazleak eta Garazi Goia, liburuaren itzultzaileak egingo dute aurkezpena, Mikel Soto, Txalaparta argitaletxeko ordezkariarekin batera. Ondoren, Edorta Jimenezek Hemingway eta Euskal Herriaren arteko harremana azalduko du.
Ernest Hemingway idazlearen bizitzaz asko idatzi da baina bere emazteen eta maitaleen biografiak ez dira hain ezagunak. Hain zuzen, hori da Mrs. Hemingway eleberriaren gai nagusia. Hadley Richardson, Pauline Fife Pfeiffer, Martha Gelhorn eta Mary Welsh emazteak Hemingwayrekin izan zuten harremana eta beraien arteko erlazioak kontatzen dira liburuan.
«Hemingway senar-emazteak Fiferen logelaren ondotik pasatu dira marinel uniforme marradunak soinean, arrantzaleen kapela eta praka motza zuriekin; isilean jantzi dituzte zapatak hartxintxarraren gainean, Fife ez esnatzeko. Badirudi haiek ari direla afera bat izaten.» 16. orld.