X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Nevadako egunak, Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak sailkatzea ez da hain erraza. Liburutegian narratiba sailean daukagu, baina gehien bat  kronika liburua da. 2007ko abuztua eta iraila bitartean dago kokatua, protagonista emaztea eta bi alabekin Nevadara iritsi da egonaldi bat egitera bertako Unibertsitatean Center for Basque Studies(CBS) delakoan.

Nevadako deskribapenak oso zehatzak dira, etxeak, hiria, dendak, jatorduak, unibertsitatea, lagunak, ibilaldiak, familien kezkak, ospakizunak… eta tartean Thanksgiving eguneko afaria. Detaile guzti horiek liburuaren ardatz bihurtzen dira eta batasuna ematen diote. Hala, kontakizunen harira protagonistak txikitako oroitzapenak gogoratzen ditu eta hausnarketa sakonetan murgiltzen da. Liburuaren azken zatiak, «Azken pieza» izenburua du eta oso egitura diferentea dauka. Egilearen amari eskainitako kontakizun hunkigarria eskaintzan zaigu bertan.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=jU3oxh-L98M#t=15[/youtube]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *