X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Némesis, Philip Roth

Progragonista mutil gazte bat da, Bucky Cantor, Chancellor jolastokiko zuzendari eta gimnasioko irakaslea, ikusmen arazoegatik soldadutzarako ez-gai suertatua. Uda garaian polioa iristen da bere auzora, New Jersey estatuko Newark hirian dagoen Weequahic judutarren auzora eta jolastokiko hainbat haur gaisotu eta bat edo beste hil egingo dira. Bitartean Buckyren andregaia Pocono mendietako udalekuetan begirale lanak egiten ari da eta ahaleginak egiten ditu Bucky ere bertara joan dadin.

Rothek polio gaisotasunaren aitzakian hainbat gai tratatzen ditu, besteak beste: beldurra, larritasuna, gaisotasuna, errua eta erantzukizuna. Auzoko giroa, familien larritasuna, udalekuetako giroa, oso ondo isladatzen ditu. Hauek dira hain zuzen idazle estatubatuarraren obsesioak, eta Suminez liburuan ere azaltzen zaizkigunak. Donostia Kulturako liburutegietan Philip Rothen liburuak ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz irakurri eta maileguan hartzeko aukera ematen da.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *