X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Hanzô, Vol. 1: El camino del asesino, Kazuo Koike, Goseki Kojima

Ez nintzen ni manga zalea (japoniar jatorriko komikia), aitortu beharra dut. Katsuhiro Otomoren Akira famatua gaztetan irakurri nuen eta baita berarekin liluratu ere, baina harrezkeroz oso gutxitan errepikatu dut ekialde hurrunarekin hartuemana. Lehengo batean Taniguchiren Barrio lejano maisu lana irakurri ostean, zor historiko hau nola hala kitatu behar nuela neure buruari agindu nion. Orduan, Hanzo vol. 1: El camino del asesino neure bidean gurutzatu zen. Eta mangarekiko nire harremana betirako aldatu zen. Onerako, aitortu beharra dago.

Egia esan, gauzak ez du meritu handirik. Kazuo Koike eta Goseki Kojima ez dira edonolako artistak. Heuren sorbaldetan El lobo solitario y su cachorro edo Lady Snowblood bezalako sail mitikoak daramatzate. Ez beti elkarlanean, baina tira. Kontuan izan azken hau Tarantinoren Kill Bill filmaren inspirazio iturria omen dela. Hare gehiago, pelikula horretan Hattori Hanzo pertsonaia agertzen da. Gure gaurko protagonista, alegia.

Baina ez da bakarra. El camino del asesino komikiak Hanzo izeneko ninja gaztea eta bere jauna den Tokugawa Ieyasu-ren istorioa eta Historia kontatzen du. Historia diot, letra larriz, zeren benetako pertsonai historikoak izan ziren. XVI-XVII mendeen artean bizi izan ziren eta Japongo historia gotik behera aldatu zuten. Historiak nola segitzen duen ez dut kontatuko, baten batek arima garbiarekin irakurri nahi badu, bukaera jakin gabe. Bakarrik esango dut Meiji garairarte, hau da, XIX menderarte iraungo zuen shogunatoa sortuko zutela, nolabaiteko diktadura militarra alegia.

Beraz, esku artean dugun istorioa epikoa da, baina aldi berean intimoa ere. Japon feudalaren garaiko goi mailako jendearen ohiturak, amodioak, pasioak, mendekuak etabar ezagutuko ditugu. Baita ere ninja edo shinobi misteriotsu bezain arriskutsuak. Benetan mokadu tentagarria, ez al da hala, lagunak?

Lehenbiziko atal hau ni bezala gustokoa baduzue, zorionekoak zarete, narrazio zoragarri honen beste hamar bat atal aurrean baititugu. Disfrutatu!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *