X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hanzô, Vol. 1: El camino del asesino, Kazuo Koike, Goseki Kojima

Egia esan, epifania honek ez du meritu handirik. Kazuo Koike eta Goseki Kojima ez dira edonolako artistak eta honelako prozesu mistikoak ikaragarri errezten dituzte. Heuren sorbaldetan El lobo solitario y su cachorro edo Lady Snowblood bezalako sail mitikoak daramatzate. Ez beti elkarlanean, baina tira. Kontuan izan Lady Snowblood Tarantinoren Kill Bill filmaren inspirazio iturria omen dela. Hare gehiago, pelikula horretan Hattori Hanzo pertsonaia agertzen da. Gure gaurko protagonista, alegia.

Baina ez da bakarra. El camino del asesino komikiak Hanzo izeneko ninja gaztea eta bere jauna den Tokugawa Ieyasu-ren istorioa eta Historia kontatzen du. Historia diot, letra larriz, zeren benetako pertsonai historikoak izan ziren. XVI-XVII mendeen artean bizi ziren eta Japongo historia gotik behera aldatu zuten. Historiak nola segitzen duen ez dut kontatuko, baten batek arima garbiarekin irakurri nahi badu, bukaera jakin gabe. Bakarrik esango dut Meiji berrezarkuntzararte, hau da, XIX menderarte iraungo zuen shogunatoa sortuko zutela, nolabaiteko diktadura militarra alegia.

Beraz, esku artean dugun istorioa epikoa da, baina aldi berean intimoa ere. Japon feudalaren garaiko goi mailako jendearen ohiturak, amodioak, pasioak, mendekuak etabar ezagutuko ditugu. Baita ere ninja edo shinobi misteriotsu bezain arriskutsuak. Benetan mokadu tentagarria, ez al da hala, lagunak?

Lehenbiziko atal hau ni bezala gustokoa baduzue, zorionekoak zarete, narrazio zoragarri honen beste hamar bat atal aurrean baititugu. Disfrutatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude