X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Aurpegiak

Amaia Telleria Mujika

Alberdania, 2025.
110 or.
ISBN 9788498689136
12 urtetik aurrera

Zer gertatuko litzateke zure aurpegia eta gorputza nahi duzun bezala aldatzeko aukera izango bazenu? Galdera horretatik abiatzen da Amaia Telleriaren Aurpegiak, nerabeei zuzendutako eleberri erakargarria, teknologia, identitatea eta itxura fisikoaren inguruko presioak mahai gainean jartzen dituena.

Gehiago irakurri

La vaca, el médico y el hijo del jardinero

Cristina Sardá

Fulgencio Pimentel, 2025.
82 or.
ISBN 978-84-19737-38-0
8 urtetik aurrera

Nola azaldu haur bati txertoek mundua nola aldatu duten, datu eta izen zientifikoz bete gabe? Horixe da La vaca, el médico y el hijo del jardinero liburuaren erronka, eta Cristina Sardà egile eta ilustratzaileak maisutasunez gainditzen du erronka.

Sardàk, dibulgazioan eta haur-literaturan ibilbide oparoa duen egileak, txertoen historiara hurbiltzen gaitu kontakizun erakargarri baten bidez. Izenburu bitxiaren atzean, zientziaren historian funtsezkoa izan zen aurkikuntza baten jatorria dago: baztangaren aurkako lehen txertoarena. Egileak gertakari historikoak, pasadizo harrigarriak eta azalpen zientifikoak uztartzen ditu eta irakurlea uneoro jakin-minari lotuta mantentzen du.

Gehiago irakurri

Libre: El desafío de crecer en el fin de la historia

Lea Ypi

Itzulpena: Cecilia Ceriani
Anagrama, 2023
321 or.
ISBN 978-84-339-0496-6

«Nunca me pregunté lo que significaba la libertad hasta el día en que abracé a Stalin». Esaldi indartsu honekin Lea Ypik bere oroitzapenen liburua hasten du eta, gainera, 1990etik aurrera Albanian komunismoak izan zuen gainbehera ere kontatzen du. Libre: El desafío de crecer en el fin de la historia idazten has izenean, bere asmoa ez zen memoria batzuk argitaratzea; berez, intentzioa sozialismoaren eta liberalismoaren menpe askatasunaren ideiari buruz liburu akademiko bat egitea zen. Baina orduan COVID19a agertu zen eta dena aldatu zuen. Lan akademikoa gelditu zen eta ideia abstraktuak esperientzia konkretuetan bilakatu ziren. Izan ere, epilogoan kontatzen duenez «cuando comencé a escribir, igual que cuando empecé a leer Das Kapital, las ideas se convirtieron en personas; en las personas que me hicieron ser quien soy».

Gehiago irakurri

Eguberria: 24 ohitura, kantu eta istorio

Juan Kruz Igerabide

Ilustrazioak: Elena Odriozola
Nerea, 2012
82 or.
ISBN 978-84-15042-55-6

Eguberria, Juan Kruz Igerabidek idatzia eta Elena Odriozolak ilustratua, Gabonak ospatzen dituen obra da ipuinen eta kantuen tradizioen bilduma baten bidez. Bere orrialdeetan zehar, Gabonetako antzinako tradizioekin lotutako istorioak eta Kixmiren jaiotza, Jesusena edo Eguberri berria nola ospatzen den bezalako kontakizunak tartekatzen dira besteak beste.

Gehiago irakurri

Mujeres que mueven montañas

Begoña Santos Olmeda

Desnivel, 2024
139 or.
ISBN 978-84-9829-664-8

Marie Curie, Frida Kahlo, Ada Lovelace, Clara Campoamor, Malala… Emakumezko erreferente bikainak, burura segituan etortzen zaizkigunak, baina dagoeneko oso ikusiak daudenak, eta kasu gehienetan gure egungo errealitatetik oso hurrun diren zirkunstantziak bizi izandakoak (ala ez).

Gehiago irakurri

Jóvenes héroes de la Unión Soviética : memorias y cuentas pendientes

Halberstadt, Alex

Impedimenta, 2023
345 or.
ISBN 978-84-18668-64-7

Eleberri honen hasiera bitxia da. Emoryko Unibertsitateko ikertzaileek egiten duten azterlan baten deskribapenarekin hasten da. Azterketa horretan, gereziondoaren usaina duen produktu kimiko baten eraginpean daudelarik, arratoi batzuei deskarga elektrikoak emanten dizkiete. Hurrengokoei, azalean inolako abertsio baldintzarik izan gabe, bakarrik lurrina hautematearekin dardar egiten dute. Beraz, azterlan horrek autoreak, Alex Halberstadtek, azaldu ez dakien baina intuitzen duen zerbait berresten du: antsietatea, loaren gora beherak eta beldur irrazionalak ditu eta iraganean gurasoek eta aitona-amonek bizitako esperientzien ondorio izan daitezkeela uste du. Belaunaldi batek jasandako trauma fisiologikoki hurrengora pasa daiteke? Emoryko Unibertsitateko ikertzaileen arratoiek baietz diote eta Halberstadt-ek eleberri honetan baita ere. Bitxia da ere, baina, egia esan, urruneko arrazoi horiek aurkitzea, familiaren historioa berrantolatzea eta iraganean gertatutakoaren zergatia ulertzea dira Jon Bilbaok itzuli eta Impedimenta argitaletxean argitaratutako nobela honen gauzarik onenak.

 

Gehiago irakurri

Irakurlee 2023

Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak.
Gehiago irakurri

Liburutegi imajinatua: Komunitateak ereiteko lorategia

Liburutegi imajinatua: Komunitateak ereiteko lorategia
Aldee, 2023
123 orr.
ISBN 978-84-124561-1-0

Joan den ekainearen 6an, Gonzalo Oyarzún liburuzain, aholkulari eta Unibertsitateko irakasle txiletarrak 2021ean idatzi eta argitaratutako “La biblioteca imaginada: jardín para sembrar comunidades” liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztu zen Tabakaleran.

Oraingoan ALDEEren eskutik euskarara itzuli da.

Gehiago irakurri