X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Jóvenes héroes de la Unión Soviética : memorias y cuentas pendientes

Halberstadt, Alex

Jóvenes héroes de la Unión Soviética
Impedimenta, 2023
345 or.
ISBN: 978-84-18668-64-7

Eleberri honen hasiera bitxia da. Emoryko Unibertsitateko ikertzaileek egiten duten azterlan baten deskribapenarekin hasten da. Azterketa horretan, gereziondoaren usaina duen produktu kimiko baten eraginpean daudelarik, arratoi batzuei deskarga elektrikoak emanten dizkiete. Hurrengokoei, azalean inolako abertsio baldintzarik izan gabe, bakarrik lurrina hautematearekin dardar egiten dute. Beraz, azterlan horrek autoreak, Alex Halberstadtek, azaldu ez dakien baina intuitzen duen zerbait berresten du: antsietatea, loaren gora beherak eta beldur irrazionalak ditu eta iraganean gurasoek eta aitona-amonek bizitako esperientzien ondorio izan daitezkeela uste du. Belaunaldi batek jasandako trauma fisiologikoki hurrengora pasa daiteke? Emoryko Unibertsitateko ikertzaileen arratoiek baietz diote eta Halberstadt-ek eleberri honetan baita ere. Bitxia da ere, baina, egia esan, urruneko arrazoi horiek aurkitzea, familiaren historioa berrantolatzea eta iraganean gertatutakoaren zergatia ulertzea dira Jon Bilbaok itzuli eta Impedimenta argitaletxean argitaratutako nobela honen gauzarik onenak.

 

«Liburuaren jatorrizko galdera zintzoa zen: nondik nator jakin nahi nuen». Galdera horrekin hasi zen Alex Halberstadt Jóvenes héroes de la Unión Soviética bere familiaren tripeetan sakon sartzen memoir formako biografia idazteko. «Nola dago lotuta nire jatorria nik egunero sentitzen dudan moduarekin? Munduari edo familiar begiratzen diodan moduan ere eragina du? Liburu orok benetako galdera batekin hasi behar du eta galdera hori erantzuten lagundu behar dizu». Halaxe egiten du New Yorkeko idazleak eleberri honetan, non galdera horien erantzunak bilatzeaz gain, traumei ere aurre egiten die. Horretarako, bere arbasoen herrialdeetara itzultzen da: Errusia, Ukrania eta Lituaniara joaten da, familia juduak jasan zituen tragediak ezagutzeko, Vasili aitonaren iraganari aurre egiteko; Stalinen azken guardietako bat izandakoa edo aitarekiko harremanari berriro ekiteko, besteak beste.

Familia historia honetan, Alex Halberstadtek ere hainbat hamarkadatan gidatutako gaitu: gerrak, torturak, purgak, adierazi gabeko gorrotoak eta etorkizuna markatu duten migrazioak. Denetarik dago. Zuhaitz genealogiko zabal batekin, Halberstadt historia eta psikologia zoragarri elkartzen ditu. Tarteka eleberri historiko bat irakurtzen dugu eta tarteka intrigaz, amodioz, beldurrez edo sekretuz betetako saga familiar bat. Ezaguna da pertsonala politikoa dela eta kasu honetan guztiz betetzen da. Zalantzarik gabe. Migrazio larrigarriak, panorama politikoa, gurasoen eztabaidak, norberaren aurkikuntzak… Bi munduren artean hazten den haur baten kontakizun zintzoa da hau, beti ere hiru belaunaldik beren bizkarrean duten beldur erreprimituak ahaztu gabe. Oroimen ariketa hunkigarria da. Ez da harritzekoa New York Timesek 2020ko liburuetako bat izendatu izana.

Alex Halberstadten bigarren eleberria da hau. Oberlin Collegen eta Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen. Familia-memoria hauen aurretik, Lonely Avenue: The Unlikely Life and Times of Doc Pomus, Jerome Folder estatubatuar konpositore originalaren istorioa idatzi zuen. The New York Times Magazine-arekin kolaboratu ohi du eta beste argitalpen batzuetarako idatzi izan du ere: The New Yorker, The New York Ties Book Review, Saaveur, Travel + Leisure, GQ, Food & Wine, MoMA Magazine edo The Paris Review. Gainera, bi aldiz izendatu dute James Beard saria kazetaritza-bikaintasunerako eta MacDowell Colony eta Yaddo erakundeen bekak jaso ditu, besteak beste.

Jóvenes héroes de la Unión Soviéticari buruz hitz egiteko hitzordua datorren asteartean, abenduak 19, izango da, 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren aretoan, San Jeronimo kalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude